Txertoak
2022/01/10 - 11:34
Farmaziako test batean positibo ematen duenak isolatu egin beharko du, Osakidetzari jakinarazi gabe
Hemendik aurrera, farmazian erositako antigeno probat batean positibo ematen duenak etxean isolatu beharko du eta ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko. Sintomak okertzen badira, Lehen Arretan artatuko dute.
2022/01/10 - 11:18
Farmaziako test batean positibo ematen duenak bakartu egin beharko du, baina ez du jakinarazi beharko
Orain arte, farmaziako antigeno-proba batean positibo ematen zuenari osasun-sistemari jakinarazteko eskatzen zitzaion, Osakidetzaren webguneko formularioaren bidez.
2022/01/10 - 10:06
Bildarratz: "800 ordezkapen egin ditugu, 2021eko urtarrilean halako lau"
Hezkuntza sailburuak aitortu du birusaren transmisio altuak berez konplikatua den eskolara buelta "apur bat gehiago tentsionatu" duela. Era berean, 5-11 urtekoak txertatzeko deia egin die gurasoei.
2022/01/10 - 09:14
Djokovicek Australiako Irekia jokatu ahalko du, epaileak aske uzteko agindua eman baitu
30 minutuko epea eman dio Australiako Gobernuari tenis-jokalaria aske utz dezan, pasaportea itzul diezaion eta ordaindu beharrekoak ordain diezazkion.
2022/01/09 - 21:23
Ikasleek protokolo eguneratua izango dute eskolara itzultzean
Burbuila ikasgela izango da, ez mailaka; ez da eskola kirolik izango (entrenamenduak bai baina lehiaketarik ez) eta ikasgelak 5 positiborekin konfinatuko lirateke. Azken hau Osasun Ministerioaren gomendioa da, eta Jaurlaritzak oraindik ez du esan hemen ere hala izango den ala ez.
2022/01/09 - 12:42
Corbevax, patenterik gabeko covid-19aren aurkako txertoa
Estatu Batuetan garatutako txerto berria Indian probatu dute jadanik, eta espero dute laster hedatzea garapen bidean dauden beste herrialdeetara, orain arte urriagoak izan baitira txertatzeko baliabideak.
2022/01/08 - 18:43
Txertatu gabeko 60-79 urte bitarteko pertsonek covid-19agatik hiltzeko 20 aldiz aukera gehiago dute
Carolina Darias Osasun ministroak nabarmendu duenez, Espainia erreferente bat da txertaketan mundu mailan: hamar pertsonatik bederatzik dute pauta osoa.
2022/01/07 - 21:27
Alemaniak isolamendu epea murriztu du eta jatetxeetako murrizketak gogortu ditu
Herrialdeak 7,4 milioi koronabirus kasu baino gehiago atzeman ditu, azken egunean 56.000 kasu berri batu ostean.
2022/01/07 - 17:28
1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan
Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.
2022/01/07 - 14:20
Djokovic Australiako Auzitegiaren zain, astelehenean aztertuko baitu bere kasua
Tenis jokalari serbiarra ez dute deportatuko auzitegiak bere egoera aztertu arte, eta Melbourneko hotel batean itxita jarraituko du, eraikinetik ezin aterata.
2022/01/07 - 12:27
Espainiako Gobernuak baztertu egin du itxialdi desberdinak ezartzea txertoa jaso duten eta ez duten haurrei
Pilar Alegria Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroak adierazi du "herritar guztiei ezartzen zaien arau orokorra" jarriko zaiela.
2022/01/07 - 09:03
Ez da azkena, eta, agian, ezta arinena ere
Birusaren azken zartako handia izan litekeela, covid-19a gripearen tankerako gaitz endemiko bihur litekeela… baikortasunez esaten duten ahotsak zabaldu dira azkenaldian. Aurreikuspen pandemiko horien aurrean, adituengana jo dugu 2022 hau nolakoa izango den argitu nahian.
2022/01/07 - 00:03
Laugarren dosia jarriko duten herrialdeak kritikatuta, txertoak mundu osoan banatzeko deia egin du MOEk
Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du pandemia ez dela amaituko munduan milioika pertsona txertatu gabe baldin badaude. Hortaz, laugarren dosia jartzen hasi aurretik, txertoak banatzeko eskatu die herrialde aberatsei.
2022/01/06 - 14:36
700 ardi eta ahuntz lerroka jarrita, xiringa erraldoi bat irudikatu du artzain batek
700 ardi eta ahuntz lerroka jarrita, xiringa erraldoia irudikatu du Hanburgo hegoaldean, txertaketa kanpana babestu eta zalantzan daudenak txertatzera animatzeko.
2022/01/06 - 13:29
EAEko intzidentzia 6.000 kasutik gertu dago, baina R0ak beheranzko bidea hartu du
ZIUetako presioa apur bat samurtu azken buletinarekin alderatuta, eta 122 gaixo daude larri, astelehenean baino 10 gutxiago. Dena dela, gora egin du ospitaleetako gela arruntetan daudenen kopuruak: 631 dira orain.
2022/01/06 - 11:22
Frantzia prest dago covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzeko
Hala adierazi du Jean Castex Frantziako lehen ministroak. Behin agintariek argi berdea ematen dutenean, laugarren dosia edo bigarren errefortzu dosia jartzen hasiko direla esan du.
2022/01/06 - 10:50
Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute beste behin Nafarroan
Zehazki, 3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuko Osasun Departamenduaren behin-behineko datuen arabera.
2022/01/06 - 10:28
Ipar Euskal Herriko 12 urtetik gorakoek txertatuta egon beharko dute toki publikoetan sartzeko
Frantziako Asanblea Nazionalak covid pasaportearen testuaren moldaketa onartu du eta aurki taberna, jatetxe eta garraiobide publikoetan sartzeko ez da
2022/01/06 - 00:08
Italian 50 urtetik gorako pertsonak txertatzea derrigorrezkoa izango da
Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.
2022/01/05 - 21:48
Munduko Osasun Erakundeak 14 eguneko koarentena gomendatzen du positibo direnentzat
Munduko Osasun Erakundeak defendatu du positibo kasuek 14 eguneko koarentena egin beharko luketeela, mundu osoan hartzen ari diren erabakiaren kontra alegia.