Txile
2024/02/05 - 10:21
Gutxienez 112 pertsona hil dira Txilen piztutako 165 suteetan
Txileko agintarien arabera, 112 dira jada herrialdeko erdialdean, Valparaiso eskualdean, piztutako baso suteetan hildakoak. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona desagertuta baitaude. 40.000 pertsonak etxebizitza galdu dute, gainera.
2024/02/05 - 09:08
Albiste izango dira: Suteak Txilen, Euskadiko jaiotza datuak eta Alvesen kontrako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/04 - 23:40
Ia 100 hildako eta 3.000 etxebizitza baino gehiago kiskalita Txilen, aurrekaririk gabeko suteetan
Gabriel Boric presidenteak esan du 2010eko lurrikara handiaren ondoren izan den tragedia handiena dela oraingoa. Bi dolu egun deitu ditu herrialde osoan.
2024/02/04 - 10:09
Valparaison piztutako baso-sute larriek 99 hildako baino gehiago eragin dituzte jada
Ostiralaz geroztik jarraian piztutako baso-suteak Viña del Mar ingurua eta Valparaiso kiskaltzen ari dira. Txileko Gobernuaren arabera, "2010eko lurrikaratik izandako tragediarik handiena da". Legez kanpoko auzo txiroen miseria areagotu egin da suteen ondorioz.
2024/02/03 - 10:20
Salbuespen egoera ezarri dute Txilen, dagoeneko 9.000 hektarea baino gehiago erre dituzten suteengatik
Gutxienez 10 lagun hil dira suteen ondorioz, baina litekeena da gehiago izatea. Valparaiso eskualdean piztu dira suteak, asko aldi berean.
2023/12/18 - 11:22
Txilek baztertu egin du Konstituzio berriaren proposamena eta Pinocheten garaiko testuari eutsi dio
Emaitza porrota izan da Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrarentzat, funtsezko garrantzia izan baitu testu berriaren idazketan. Proposamen horrek migrazio irregularra gogortzea proposatzen zuen, eta abortuaren legea berrikusteko atea irekitzen zuen.
2023/11/01 - 18:39
Jordaniak Israelen duen enbaxadorea erretiratu du, Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldia amaitu arte
Txileko Gobernuak eta Kolonbiakoak Israelen dituzten enbaxadoreak kontsultetarako deitu dituzte egoera salatzeko, eta Boliviak harreman diplomatikoak hautsi ditu Israelekin.
2023/09/10 - 21:42
Istiluak izan dira Txileko diktaduraren biktimak omentzeko martxaren amaieran
Pinochetek emandako estatu-kolpearen 50. urteurrena gogoratzeko manifestazioaren amaieran, liskarrak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean.
2023/09/10 - 16:39
Pinocheten Estatu kolpeak 50 urte beteko ditu, eta Txile ez da oraindik iragana atzean uzteko gai
Eskuin muturraren gorakadarekin batera, herritarren artean interes falta nabaria dago urteurrenaren harira egingo diren ekitaldiekiko eta gertatutakoarekiko orokorrean.
2023/08/29 - 21:47
Txileko Auzitegi Gorenak 7 militar erretiratu zigortu ditu Victor Jara bahitu eta hiltzeagatik
Zigortuetako batek, 86 urteko ofizial jubilatua, bere buruaz beste egin du atxilotu eta kartzelara eraman behar zutenean.
2023/05/08 - 11:05
Eskuin muturrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idatziko duen taldea, igandeko hauteskundeak irabazita
50 pertsonak izango dute ardura Pinochet diktadorearen garaitik indarrean dagoen Konstituzioa ordezkatuko duen Konstituzio proiektu berri bat idazteko. Horietatik, 23 Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrak aukeratuko ditu.
2023/05/07 - 22:02
Txilek Konstituzio proiektu berria idatziko duen taldea aukeratuko du igande honetan
Herritarren interes faltak markatutako hauteskundeak dira, aurreko prozesuan ez bezala. Konstituzio berri baterako lehen saiakerak porrot egin zuen joan den irailaren 4an, txiletarren % 62k plebiszitu batean konstituzio-testuaren lehen proposamena errefusatu zutenean.
2023/02/14 - 12:48
Pablo Neruda idazlea "Txileko Estatuko agenteek pozoituta" hil zen, adituen beste txosten baten arabera
Poeta eta politiko txiletarraren familiak aurreratu du ikerketaren emaitza (bihar aurkeztuko dute ofizialki). Horren arabera, botulismoa eragiten duen bakterioa izan zen haren heriotzaren eragilea, ez pankreako minbizia.
2023/02/07 - 23:16
Infografia: Azken 100 urteetan izan diren lurrikara indartsuenak
1960an Txilen izandako lurrikara inoizko potenteena izan zen: 9,5 mailara iritsi zen Ritchen eskalan.
2023/02/05 - 21:52
10 atxilotu Txilen, suteekin zerikusia dutelakoan
Hildakoak 24 dira dagoeneko, 26 pertsona daude ospitalean erredura larriekin eta mila lagun inguru zauritu dira. Ehunka pertsonak etxea utzi behar izan dute, suak 100.000 hektarea baino gehiago erre baititu.
2023/02/04 - 20:50
22 dira dagoeneko Txileko erdialde-hegoaldean izandako suteen ondorioz hildako lagunak
Beste 16 pertsona larri zauritu dira. 13 urte baino gehiago damaratza Txilek lehorte luze batekin, eta ezohiko bero-bolada izaten ari da hegoaldean.
2023/02/04 - 15:40
Herri asko eta ehunka etxe hustu dituzte eta 16 pertsona hil dira Txilen, suteen ondorioz
Txile hegoaldean piztutako hainbat sutek gutxienez 16 hildako utzi dituzte. Ia 200 sute zenbatu dira, eta bertako agintarien esanetan, horietako asko nahita piztuta. Oraingoz, 40.000 hektarea kiskali dira.
2023/01/21 - 15:33
Erreskate taldeak ez dira Fitz Royra abiatuko egoerak hobera egin arte
Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.
2023/01/20 - 22:31
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
2023/01/20 - 20:30
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du.