Txile
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txilek Konstituzio proiektu berria idatziko duen taldea aukeratuko du igande honetan

Herritarren interes faltak markatutako hauteskundeak dira, aurreko prozesuan ez bezala. Konstituzio berri baterako lehen saiakerak porrot egin zuen joan den irailaren 4an, txiletarren % 62k plebiszitu batean konstituzio-testuaren lehen proposamena errefusatu zutenean.
Bozketa-gunea Txilen, gaur goizean. Argazkia: EFE.
Bozketa-gunea Txilen, gaur goizean. Argazkia: EFE.

Txilen, hauteskunde eguna dute gaur, Konstituzioa idazteko zeregina izango duen Konstituzio Kontseilu berria aukeratzeko bozkatzera deituta baitaude gaur 15,1 milioi txiletar. Augusto Pinochet diktadorearen babesean 1980an onartutakoa ordezkatuko duen Konstituzio berria idatziko duten 25 emakumeak eta 25 gizonezkoak hautatzeko euren botoa (derrigorrezkoa) eman dute txiletarrek 08:00etan hasita (14:00ak Euskal Herrian). 

Herritarren interes faltak markatutako hauteskundeak dira, aurreko prozesuan ez bezala. Konstituzio berri baterako lehen saiakerak porrot egin zuen joan den irailaren 4an, txiletarren % 62k plebiszitu batean gehiengo ezkertiarrak idatzitako konstituzio-testuaren lehen proposamena errefusatu zutenean.

Konstituzio berri bat idaztea izan zen Sebastian Piñerak 2021ean presidente zela egin zuen promesa nagusia, eta 'eztanda soziala' deituriko protesta-oldea baretzea lortu zuen hala. Garbiel Boric boterera iritsi zenean, ezkerreko joera izan arren, independenteen gehiengoa zuen Konbentzio Konstituziogile batek lehen saiakerari ekin zion, baina 2022ko irailean atzera bota zuten txiletarrek.

Ofizialismoa banatuta iritsi da hauteskunde hauetara, eta bi zerrendarekin aurkeztu da: bata, Alderdi Sozialistak eta Gobernuko alderdi ezkertiarrenak (Fronte Zabala eta Alderdi Komunista) osatzen dute, eta bestea, zentro-ezkerreko alderdi ofizialistek eta Demokrazia Kristauak osatzen dute, berez oposizio ez dena baina Gobernuan ere ez dagoena.

Eskuina ere hiru zerrendatan banatuta dator: Chileo Vamos (UDI, RN eta Evopoli), Alderdi Errepublikano ultraeskuindarra eta Jendearen Alderdi populista.

Jardunaldiaren gakoetako bat azken bi alderdi horien emaitzak izango dira; izan ere, sortu berriak dira, eta ez zuten duela bi urteko hauteskundeetan parte hartu. Inkestetan asko igo dira, nahiz eta diktaduratik (1973-1990) indarrean dagoen egungo Karta Magna defendatzen duten.

Hiru eskuindarren artean 30 eserleku edo gehiago lortzen badituzte, organo konstituziogilearen erabateko kontrola izango dute, eta negoziatzeko beharrik gabe onartu ahal izango dituzte arauak.

Bozkalekuak 18:00ak arte egongo dira zabalik (gauerdia Euskal Herrian), eta lehenengo emaitzak ordu pare bat geroago izatea espero da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X