Eskuin muturrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idatziko duen taldea, igandeko hauteskundeak irabazita
Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idazteko ardura izango duen Konstituzio Kontseilu berria. Gaur egun indarrean dagoen Konstituzioa 1980an Augusto Pinochet diktadorearen babesean onartutakoa da.
Igande honetan Txilen Konstituzio Kontseilu berria aukeratzeko egin diren hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoak jokoan zeuden 50 eserlekuetatik 22 lortu ditu (botoen % 99 zenbatuta).
Eskuin muturrak garaipen argia erdietsi du botoen % 35,4 lortuta, eta 22 eserleku horiei esker, beto ahalmena izango du organo konstituzionalean.
Bigarren postua Gabriel Boric Txileko presidentearen alderdia barne hartzen zuen Txilerako Batasuna koalizio ofizialistarentzat izan da, botoen % 28,45 jasota.
Hirugarren postua Chile Seguro talde kontserbadoreak eskuratu du, botoen % 21,1 eskuratu baititu.
Hauteskundeetara aurkeztu diren gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik izango Konstituzio Kontseiluan.
Jose Antonio Kast Alderdi Errepublikanoaren sortzailearen arabera, "Txilek porrot egin duen gobernua garaitu du", eta "hasiera berri baten lehen eguna da Txilerentzat".
Gabriel Boric Txileko presidenteak porrota onartu du, eta "akats bera" ez egiteko eskatu dio Alderdi Errepublikanoari, 2022ko irailean erreferendum bidez atzera botatako prozesu konstituziogileari erreferentzia eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.
Zer gertatuko da Ormuzko itsasartearekin? AEB-Iran akordioaren gakoak
Estatu Batuen, Iranen eta bien arteko bitartekari Pakistanen ikuspuntuak, gerrari amaiera emateko atariko akordioaren edukiari buruz.
UFCren 60 milioiko borroka-gala, Etxe Zurian: honela ospatu du Trumpek bere 80. urtebetetzea
Ekitaldirako, estadio bat eraiki zuten Etxe Zuriko hegoaldeko lorategian, 4.000 bat laguneko edukierarekin. Arte martzialetako borroka-ikuskizunak 60 milioi dolarreko kostua izan du, eta Trumpen aurkariek kritikatu egin dute, Etxe Zuria helburu komertzialak dituen ekitaldi pribatu baterako erabiltzea leporatuta.
Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote Mette-Marit printzesaren semeari, bortxaketa eta tratu txarrak egotzita
39 delitu leporatzen zizkioten Marius Borg Høibyri, Mette-Maritek Haakon printze oinordekoarekin ezkondu aurretik izan zuen semeari.