Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Suteak Txilen, Euskadiko jaiotza datuak eta Alvesen kontrako epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Suteak Txilen
Suteak Txilen. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Suteak Txilen: Txileko agintarien arabera, 112 dira jada herrialdeko erdialdean, Valparaiso eskualdean, piztutako baso suteetan hildakoak. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona desagertuta baitaude. 40.000 pertsonak etxebizitza galdu dute, gainera. 

- Euskadiko jaiotza datuak: Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2023ko hirugarren hiruhilekoko jaiotza datuak ezagutaraziko ditu. Bigarren hiruhilekoan % 3,9 egin zuen behera jaiotza kopuruak Euskadin.

- Alvesen kontrako epaiketa: Astelehen honetan, 10:00etan, hasiko da azken urteko kasu mediatikoenetako baten epaiketa. Dani Alves futbolaria akusatuen aulkian eseriko da Bartzelonako Sutton diskotekan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Urtebete darama badaezpadako espetxealdian, eta denbora horretan bost aldiz aldatu du bertsioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X