Umeak
2025/01/16 - 13:55
Gizon bat ikerketapean Lekeition, bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita
Erasoa Gabonetan izan zen. Gizonezkoak ukituak egin zizkien neskatoei eta sexu harremanen bideoak ikusarazi. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago egotea.
2025/01/11 - 13:36
Espainiako Estatuko haurren % 90ek jasan dute edo jasango dute indarkeria kasuren bat
Unicefek dio haurren aurkako indarkeria dela "haurren eskubideen gaineko urraketa nagusia".
2025/01/07 - 13:09
Bizkaiko garraio publikoa otsailetik doakoa izango da 12 urtetik beherakoentzat
Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi du, halaber, abonuen % 50eko deskontua mantenduko dela urteko lehen seihilekoan, eta uztailetik aurrera % 40koa izango dela bidaia anitzeko abonuetan eta % 50ekoa 26 urtetik beherakoentzat.
2025/01/07 - 09:13
Albiste izango dira: Garraioa doan Araban 12 urtetik beherakoentzat, bilkura hilketa matxistaren aurka eta BSH
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 07:56
Gaurtik garraio publikoa doan izango da 12 urtetik beherakoentzat Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, ez oraindik
Bizkaian eta Gipuzkoan 12 urtez azpikoek otsailera arte itxaron beharko dute garraio publikoan doan ibiltzeko.
2025/01/05 - 14:30
Errege Magoek haurrak hartu dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek umeen gutunak eta maitasuna jaso dituzte EAEko hiriburuetan. Desfileak arratsaldean izango dira.
2025/01/04 - 15:30
Luma estilografikoa erabiltzen hasi dira eskola askotan, idazketan onurak baititu
Aro digitalean, idazteko luma bildumazaleen objektu bihurtu da, egunero erabiltzen den tresna baino gehiago, baina badago oraindik ere tintarekin idazteko plazerari uko egin nahi ez dion erromantikorik.
2025/01/01 - 15:45
Eider, 2025eko Euskal Herriko lehen haurra, Baionan jaio da
Zehazki, 00:07an jaio da, ia kanpaikaden ostean. Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean. 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu.
2024/12/26 - 14:49
Gasteizko Gabonetako Haur Parkeak ateak ireki ditu Europa Jauregian
9 gune ditu, eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. 14 urtetik beherakoei zuzendutako atrakzioak eta jarduerak ditu. Egunero bi saio izango dira: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
2024/12/23 - 21:09
Olentzeroren eta Mari Domingiren magiak Bilboko kaleak zeharkatu ditu
Olentzerok eta Mari Domingik milaka lagun agurtu dituzte gaur arratsaldean Bilbon, Kale Nagusian barrena egin duten kalejiran. Haur batzuek aukera aprobetxatu dute Olentzerori euren gutuna emateko.
2024/12/19 - 21:45
Ukrainako 47 haur iritsi dira gaur Euskal Herrira Gabonak pasatzera
Haurrek gerratik urrun igaroko dituzte Gabonetako oporrak, Txernobil Elkartearen Atseden Programari esker. 47 haurrak datorren urtarrilaren 18ra arte egongo dira hemen.
2024/12/18 - 11:13
Urretxindorra Ikastolari "pederasta baten konplize eta babesle" izatea egotzi diote ikasle eta ikasle ohiek
Ohar batean salatu dutenez, irakasleak 30 urtez egin dizkie erasoak 10-17 urteko neskei, eta haren kontrako "salaketa ugari" egon arren, ikastolak ezikusiarena egin du; are gehiago, salatzaileak "zigortu eta mehatxatu" ditu.
2024/12/16 - 10:27
Ikastolen Elkartea: ''Ez dugu emakumeekiko jazarpen egoerarik onartzen eta ez dugu inoiz onartuko''
Nekane Artola Ikastolen Elkartearen presidenteak adierazi duenez, "neurri zorrotzak" hartu dituzte, besteak beste, ustez sexu-erasoak eta jazarpenak egin dituen irakaslea baztertu egin duela Urretxindorra ikastetxeak, eta adierazi du dagoeneko ez dela ikasgelan egongo.
2024/12/14 - 17:15
Zabalik dago, gaurtik urtarrilaren 5era arte, BECen Umeen Gabonetako Parkea
Familia askorentzat urteroko ohitura eta gabonei hasiera ematen dion eguna da gaurkoa. Aurten 33 atrakzio prestatu dituzte umeen gozamenerako. Astelehenera arte, argiak eta soinua egokituta egongo dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere goza dezaten.
2024/12/13 - 12:59
Adingabeengan espezializatutako atala sortuko du Ertzaintzak, Fiskaltzak eskatu bezala
Bingen Zupiriak iragarri duenez, atala ikerketa kriminaleko dibisioan egongo da, eta Ertzaintzaren erreferentzia izango da Fiskaltzaren eta epaileen aurrean. Bere gain hartuko du adingabeak delitu larrien biktima edo egile diren kasuak ikertzea.
2024/12/05 - 18:05
Pediatrek pantailak sei urtera arte debekatu eta 7-12 urte bitartean ordubetera mugatzea gomendatzen dute
Espainiako Pediatria Elkarteak gai horri lotutako gomendioak eguneratu ditu eta, besteak beste, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeek gailu digitaletan bi ordu baino gutxiago ematea gomendatzen du.
2024/12/03 - 22:27
6 urtera arte pantailarik ez eta 16 urtera bitartean telefono analogikoak erabiltzeko gomendioa egin dute
50 adituk osatutako batzorde batek adingabeen mugikorraren erabilera mugatzeko 107 proposamen egin dizkio Espainiako Ministroen Kontseiluari.
2024/12/03 - 08:58
Umeak haztearen kostua Euskadin % 13 igo da bi urtean, eta hileko 866 eurora iritsi da seme-alaba bakoitzeko
Umeak haztearen berariazko inflazioa orokorra baino % 35,5 handiagoa da, eta eragin larria du EAEko milaka familiatan. Save the Childrenek laguntza unibertsalak 17 urtera arte luzatzea proposatu du, eta prezioen igoeren aurrean eraginkortasuna bermatuko duten politika publikoak diseinatzea.
2024/12/03 - 08:39
Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Glovoko buruaren deklarazioa eta umeak haztearen kostua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/12/02 - 14:17
Altxa Burua taldeak Hezkuntza Sailari eskatu dio dekretu bidez debeka dezan sakelakoen erabilera ikastetxeetan
Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea eskatzeko, 20.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.