Umeak

Bernedoko udalekuak colonias de Bernedo
2025/11/03 - 11:09

Bernedoko kanpalekuak antolatzen dituen elkartearen aurkako zehapen-espedientea abiatu du Arabako Aldundiak

Sarrea Euskal Udaleku Elkartearen aurkako zehapen-espedientea ireki du Aldundiak, araudiaren "bi betebehar ez betetzea" leporatuta: eskumena duen departamentuari jardueraren berri ez ematea eta eskatutako dokumentazioa Aldundiari ez helaraztea. Orain arte, 21 salaketa aurkeztu dituzte udaleku horietan parte hartu zuten adingabeen familiek, sexu-erasoak eta exhibizionismoa egitea egotzita. 

2025/10/27 - 06:00

“Lurraldearen arabera, aldeak daude. Gipuzkoako osasun zentroetan zailtasunak ditugu esku-hartze eraginkor bat izateko”

Herritarren % 5-7k pairatzen dute arreta gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua. Amaiur Olarza ADAHIGI Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearen Elkarteko psikologoak adierazi duenez, horietako askok ez du diagnostikorik. Hala, ohartarazi du haurtzaroan tratamendurik ez izateak sintomak larriagotu egiten dituela helduaroan. Halaber, salatu du Euskadin ez dagoela adostasunik eta ekitaterik AGHN duten pertsonenei arreta emateko. 

2025/10/25 - 20:56

Milaka lagunek parte hartu dute Gazako haurrei elkartasuna adierazteko manifestazioan, Bilbon

“Gure haurrak ere badira” plataformak antolatu du egun osoko elkartasun eguna. Manifestazioaren buruan, ikurrina eta Palestinako bandera eraman dute Bilboko lau eskolatako umeek, pailazoek lagunduta. Antolatzaileek gogoratu dute Gazako umeen kontrako biolentziak ez duela etenik, eta Israelek 360 ume palestinar dituela preso. Erakunde zein enpreseiNetanyahuren gobernuarekin harreman oro etetea eskatu diete, eta ekitaldia amaitzeko ehunka zapatila jarri dituzte Bilboko udaletxeko eskaileretan.

« 5 6 7 ... 20 »

Asteko irakurriena