Segurtasun-botoiak jarri ditu Bizkaiko Aldundiak bere babespean dauden adingebeen pisuetan
Bizkaiko Foru Aldundiak segurtasun-botoiak jarri ditu erakundeak kudeatzen dituen adingabeen hamar pisuetan.
Izan ere, joan den uztailean Aldundiaren babespean zen gazte batek Bilboko pisu batean gizarte hezitzaileetako bati eraso egin zionetik, segurtasun protokoloen inguruan eztabaidatzen aritu dira langileak eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, eraso horren karietara eratutako batzorde mistoan.
Uztaileko erasoaren ondoren, abuztuan erabaki zen Aldundiaren eskumen diren hamar etxebizitza horietan segurtasun-botoi horiek instalatzea.
Batzordeak epe ertain eta luzerako segurtasun protokoloak ezartzea du helburu, besteak beste; eta irailean eta urrian egin bezala, hilero bilduko da aurrerantzean ere.
Foru Aldundiak EITBri baieztatu diotenez, hezitzaileek beren burua arriskuan ikustean erabil ditzakete segurtasun botoi horiek, eta, zanpatuz gero, abisua iritsiko da segurtasun enpresa batera, hark esku har dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean