Gizarte hezitzaile bati eraso egin diote Bizkaiko Aldundiaren zaintzapeko zentro batean, Bilbon
Langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, lepoan labana batekin egindako zauriak zituela. Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen etxebizitza horretan bizi den adingabeetako bat atxilotu du Ertzaintzak, erasoarekin lotuta.
Bilboko Txurdinaga auzoa, gaur. Argazkia: EITB Media
Bizkaiko Aldundiko zaintzapeko etxebizitza batean ziharduen gizarte hezitzaile bati erasoa egin diote bart, Bilboko Txurdinaga auzoan. Antza, zentro horretan bizi den adin txikiko batek hainbat zauri egin dizkio, labanaz, lepoan.
Erasoaren ondoren, emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta han dago ingresatuta. Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi du arriskutik kanpo dagoela.
Ertzaintzak, bestalde, ustezko erasotzailea atxilotu egin du. Adin txikikoa izanda, ez dute informazio gehiago zabaldu.
GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko langilea da biktima, eta hango enpresa batzordeak oharra kaleratu du, erasoa salatzeko eta langileari elkartasuna adierazteko. "Horrelako gertaerak erabat onartezinak dira, eta erantzun argia eta irmoa eskatzen dute", dio testuak.
Batzordearen arabera, "eraso hau ez da gertaera bakarra" eta "aspalditik pairatzen" ari diren errealitate bat agerian uzten du. "Protokoloak eta ebaluazioak eguneratzea" eskatu dute, eta horrekin batera "etxebizitzak material eta giza baliabide nahikoaz hornitzea".
"Gure etxebizitzetako adingabeen profila gero eta konplexuagoa da, eta bat dator plantillen dimentsionatze eskasarekin, bereziki, langile bakar batek adingabe bat baino gehiago artatu behar dituenean, beharrezko laguntzarik gabe", idatzi dute, ELA, LAB, UGT eta SATSE sindikatuek izenpetutako komunikatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.
Boston, Kansas City edo Chicago: Munduko Txapelketa antolatzeak hirientzat dakartzan abantailak eta arriskuak
Kirol ekonomialariek adierazi dutenez, Munduko Txapelketa antolatzeak kostu handiak eta buruhauste ugari dakartza hirientzat, arrakasta kasuak dauden arren.
Surflariek erreskate taulak jarri dituzte Zarauzko hondartzan
Edozeinek erabil dezake ur ertzean jarritako erreskate taula horietako bat, erreskate lanetarako. Sorospen zerbitzua ez da datorren ekainaren 1era arte hasiko eta pasa den ostiralean Zarauzko surflariek dozenaka bainulari atera zituzten uretatik.