Eskola segregazioaren aurkako manifestazioa deitu dute azaroaren 29rako, Bilbon
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak eskola publikoaren aldeko apustua egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Ordizian egin dute agerraldia, eskola segregazioaren arazoaren erakusgarri den herrian, plataformaren arabera.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak manifestazioa deitu du azaroaren 29rako Bilbon, eskola publikoaren alde eta eskola segregazioaren aurka.
Ordizian egin dute topaketa larunbat honetan plataformako kideek, "gure hezkuntza sistema osoa barne hartzen duen eskola segregazioaren adibide bizia baita Ordizia", horien esanetan.
Plataformako kideek salatu dutenez, "Ordiziako bi ikastetxeen arteko desoreka, bata publikoa eta bestea itunpekoa, kezkagarria da". "Premia sozialak dituzten ia ikasle edo familia guztiak eskola publikoan daude, baita atzerritar jatorriko ikasleen % 87 ere", eta horrek "desoreka larria dakar matrikulazioan, familien jatorriaren, euskararen ezagutzaren eta familien egoera sozioekonomikoaren arabera", ohartarazi dute.
Horregatik, Ordizia "Hezkuntza Sailaren utzikeriaren eta eskola segregazioaren arazoa konpontzeko borondate faltaren isla ezin hobea" dela nabarmendu dute.
Arartekoaren esku-hartzea
2019an, Arartekoak ebazpena kaleratu zuen Hezkuntza Sailari neurriak hartzea eskatuz, "bi ikastetxeen arteko oreka handiagoa lortzeko ikasleen banaketan".
Hala ere, Arartekoak ekaineko txosten batean ondorioztatu zuenez, "sei urte geroago, Ordizian bere horretan jarraitzen du arazoak: Hezkuntza Sailak ez du neurri zuzentzaile nahikorik hartu, eta desoreka nabarmena dago diru publikoarekin mantentzen diren bi ikastetxeen artean ikasleak banatzeko orduan".
Eskola Publikoaz Harro taldekoen arabera, urte hauetan hartu diren neurriek "ez dute ezertarako balio izan, ez diotelako heldu benetako arazoari, gure sistema dual segregatzaileari". "Ordizian ikastetxe bakarra balego, ez legoke segregaziorik", gaineratu dute.
Eskola segregazioari aurre egiteko beharrezkoa da, horien ustez, "benetako borondate politikoa izatea eta neurri eraginkorrak martxan jartzea: sare publikoari lehentasuna ematea plazak planifikatu eta esleitzeko prozesuetan, giza baliabideen eta baliabide materialen hornidura handitzea, plazen gaineskaintza eta sare pribatuaren ituntzea pixkanaka murriztea, eta hala nahi duten ikastetxeentzat publifikazio-bideak irekitzea", besteak beste.
Manifestazioa Bilbon
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak "familia gehienak eskola inklusibo, plural eta euskaldun bakarrera, eskola publikora, bideratzeko" politikak eskatu ditu, "ezinezkoa baita pertsona aske eta berdinen gizartea lortzea berdintasunean oinarritutako hezkuntzarik gabe".
"Era berean, ezinezkoa da berdintasunean heztea diru publikoz eutsitako sare pribatuak mantenduz, eskola publikoaren kaltetan, hezkuntza pribatua beti urruntzen baita berdintasunaren eta askatasunaren balioetatik", adierazi dute.
Horregatik guztiagatik, arlo publikoaren alde dauden guztiei azaroaren 29an Bilbora joateko deia egin diete, eskola publikoa babesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 ingururi eragiten die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".