Gaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste hasieran helduko dira Hego Euskal Herrira gaixotasun larriak dituzten Gazako haurrak

Euskadira bost ume iritsiko dira; horietako bi Donostiako ospitalera emamango dituzte, beste bi Gurutzetara, eta azkena Basurtura. Ziurrenik asteartean helduko dira.

GAZA HAUR BAT ZAURITUTA
Haur bat zaurituta Gazan. Artxiboko irudia: Europa Press

Gaixotasun larriak dituzten 19 haur gazatar Torrejon de Ardozeko (Madril) aire-basera iritsiko dira astelehen goizalde honetan. Adingabeak bi hegazkinetan eraman dituzte bertaraino, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Mugarik Gabeko Medikuek Espainiako Osasun Ministerioarekin batera egindako misio batean.

Euskadira bost ume iritsiko dira; horietako bi Donostiako ospitalera emamango dituzte, beste bi Gurutzetara, eta azkena Basurtura. Ordea, ez dute argitu Nafarroara zenbat ume helduko diren.

Gaixo dauden umeak eta haiekin datozen 73 lagunak Israel eta Jordania arteko mugara eraman dituzte, eta Israelgo agintariek Espainiako Osasun Ministerioko talde baten esku utzi dituzte. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak koordinatu ditu Amaneko basera eramateko lanak, bai eta umeen mediku azterketak ere.

Traumatologia, onkologia eta hematologiako gaixoak dira; jaiotzatiko kardiopatiak eta buruko, giltzurrunaldeko, begietako eta urdail-hesteetako gaitzak dituztenak.

Espainiako Gobernuak uda honetan ere egin zuen antzeko operazio bat. 13 haur gazatar eraman zituzten orduan, tratamenduak jasotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X