Gaur hasi behar zuen Iurgi Beraza Uriarteren heriotza eragin zuen istripuaren epaiketa
Bide penala itxita, epaiketa zibila hasiko da Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko Epaitegian, ezbeharrean inplikatutako ibilgailuaren aseguru-etxearen erantzukizuna argitzeko.
Ostiral honetan hasi da Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko Epaitegian 2020ko maiatzean, Aulestin, Iurgi Beraza Uriarte 11 urteko mutikoaren heriotza eragin zuen istripuari buruzko epaiketa.
Bost urte baino gehiagoko borrokaren ondoren, kasua epaitegietara iritsi da azkenean.
Epaiketa zibila 10:30ean hasi da, ezbeharrean inplikatutako ibilgailuaren aseguru-etxearen erantzukizuna argitzen saiatzeko.
Lehen saioan, ikerketan parte hartu zuten lau ertzainak eta bi perituk deklaratu dute.
2020ko maiatzean, koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdi betean, auto batek Iurgi harrapatu eta hil zuen Aulestiko Zubero auzoan.
Ezbeharra 20:37 aldera gertatu zen, mendi-bide batean. Garai hartan, ordu horretan haurrak bakarrik atera ahal ziren kalera. Aukera hori baliatuz, bizikletan buelta bat ematera irten zen.
Autoa behar baino abiadura handiagoan zihoan, adin txikikoaren gurasoen arabera.
Iurgiren gurasoak justizia bila aritu dira ordutik, baina istripu hutsa izan zela argudiatuta, ez da gidariaren aurkako epaiketa penalik egin.
Epaiketa zibilaren baitan, kalte-ordaina eskatzen diote harrapaketa eragin zuen ibilgailuaren aseguru-etxeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.