200.000 pertsona baino gehiago deitu dituzte Nafarroan gripearen eta covidaren aurkako txertoa jartzera
Gizon bat, Barañaingo Osasun Zentroan txertoa hartzen. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Nafarroan bizi diren 200.000 pertsona baino gehiago daude deituta gripearen eta covidaren aurkako kanpainan txertoa jartzera, bereziki, 60 urtetik gorakoak, konplikazioak izateko arriskua dutenak, haurdun dauden emakumeak eta 5 urtetik beherako haurrak.
Helburua da pertsona zaurgarrienen eta pertsonal sanitario eta soziosanitarioaren babesa indartzea, gaixotasun horiek pertsonen osasunean duten eragina murrizteko eta zerbitzuen arreta-gaitasunean ahalik eta gutxien eragiteko.
Hala azaldu dute Osasun Saileko arduradunek, Fernando Dominguez kontseilaria ere bertan zela, kanpainari hasiera emateko egin duten ekitaldian. Barañainen egin da, osasun-zentro batean, eta bertako bizilagunak izan dira txertoa jasotzen lehenak.
Marian Nuin Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du komeni dela pertsona zaurgarriei eta profesional sanitario eta soziosanitarioei txertoa jartzea.
Oro har, egokia da 70 urtetik gorakoek bi dosiak jasotzea: gripearen eta covidaren arukako txertoak. Era berean, egoitza-zentroetan eta desgaitasun-zentroetan daudenentzat, gaixo kronikoentzat eta haurdun dauden emakumeentzat ere gomendatzen da.
Bestalde, gripearen arukako txertoa hartzea komeni zaie 60 eta 69 urte bitartekoei, baita 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere, osasun langile, adineko zaintzaile eta bizikideei, haurtzaindegietako langileei eta animaliekin harreman zuzena dutenei ere.
Gripearen aurkako 2025-2026 denboraldiko txertaketa kanpainan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak lortu nahi du txertaketa 60 urtetik gorako biztanleen % 75era iristea, egoitzetan bizi direnei arreta berezia jarriz, eta haurdun dauden emakumeen eta 6 eta 59 hilabete arteko haurren kasuan, % 60k jar dezatela txertoa.
Covidaren kasuan, % 75eko estaldura lortu nahi du 70 urte edo gehiagoko pertsonen kasuan, eta % 60koa, haurdunenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.