Zientzia
2022/01/18 - 10:37
Ugo Mayor: "Goizegi da olatuaren apaltzeaz hitz egiteko; baliteke hildakoen kopuruak gora egitea"
Osakidetzak protokoloa aldatu duenetik, orain arte erreferentziatzat hartu izan ditugun adierazleek ez dute errealitatea islatzen, eta, beraz, une honetan fidagarriena ospitaleratze kopurua dela uste du Ugo Mayorrek.
2022/01/18 - 07:09
Gaurtik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/14 - 21:39
Datorren asteartetik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/14 - 19:44
Adituak itxaropentsu agertu dira esklerosi anizkoitzaren inguruko azken aurkikuntzaren aurrean
Hardvardeko Unibertsitateak esklerosi anizkoitza Espstein-Barr birusak eragin dezakeela ondorioztatu ondoren, osasungintzako adituek aldeko balorazioa egin dute.
2022/01/13 - 22:24
Esklerosi anizkoitza eragiten duen birusa zein den identifikatu dute
Duela 20 urte Harvardeko Unibertsitateak abiatutako makro-ikerketa batean parte hartu duten zientzialariek ondorioztatu dute esklerosi anizkoitza Epstein-Barr birusak eragiten duela.
2022/01/12 - 21:18
Espainia covid-19a endemia gisa kontrolatzen hasiko da seigarren olatua gainditu ondoren
"Nahiz eta seigarren olatua izan, egoerak aurrekoekin zerikusirik ez duela bistakoa da", esan du Carolina Darias Osasun ministroak. Egoera aldaketaren aurrean, "agertoki berriak aurreratzeko" beharra nabarmendu du
2022/01/12 - 20:24
EMA: "Kontuz, txertaketa etengabeekin immunitate sistema gainase dezakegulako"
Hiru edo lau hilero dosi bat hartzea suposatzen duen txertaketa estrategia "kezkarekin" ikusten du erakundeak. Bestalde, oraingoz covid-19a gripea bezala kudeatzea baztertu du EMAk.
2022/01/12 - 14:23
Zinema eta zientzia, elkar hartuta zinema aretoetan
Zinema eta Zientzia Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zikloaren bosgarren edizioa urtarrilaren 13tik martxoaren 28ra egingo dute Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Donibane Lohizunen.
2022/01/11 - 20:05
MOEren arabera, omikronek Europako herritarren % 50 kutsatuko ditu 6-8 astean
Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.
2022/01/07 - 18:12
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Copernicus behaketa programak satelite bidez ateratako zenbait argazki zabaldu ditu. Horietako batzuetan, euskal kostaldea eta Bilbo dira protagonista.
2022/01/05 - 19:41
40-49 adin tarteko pertsonei hirugarren dosia jasotzeko hitzorduak ematen hasi dira Nafarroan
Babesa indartzeko dosia datorren astean hasiko dira ematen, datorren astelehenean, hain zuzen ere.
2022/01/05 - 18:57
65 urtez beherako kutsatuek hirugarren dosia diagnostikotik lau astera jasoko dute
Gainera, litekeena da hirugarren dosia jasotzeko epea aurki hiru hilabetera murriztea, txertoen batzordeko iturriek jakitera eman dutenez. Egun pauta bukatu eta sei hilabetera jasotzen da hirugarren dosia.
2022/01/04 - 12:07
Miren Basaras: "Asteak beharko dira olatu honek goia jotzeko"
Miren Basaras EHUko mikrobiologoak iritzi dio askoz ere arrisku gehiago dituela herritarrak kutsatzen uzteko estrategiak. Auzitan jarri du berrogeialdia 10 egunetik 7ra jaistea: "Ez dago ebidentzia zientifikorik esateko zazpigarren egunaren ondotik ez dugula kutsatzen".
2022/01/03 - 22:22
Osakidetza 45 urteko herritarrei hirugarren dosia jasotzeko hitzordua ematen hasi da
Euskadik covid-19aren aurkako 759.927 hirugarren dosi eman ditu oraingoz. Honenbestez, 12 urtez gorako biztanleen % 41,9k jaso dute dagoeneko.
2022/01/03 - 18:09
12 urtetik gorako herritarren % 41,9k hirugarren dosia jaso dute dagoeneko Euskadin
5-11 adin tartera bideratutako txerto pediatrikoaren kasuan, EAEk jasotako 60.000 dosien % 84,5 eman dituzte. 5 eta 11 urte arteko adingabeei emandako 50.690 txertoetatik 6.004 dosi bakarrekoak izan dira.
2021/12/28 - 15:52
Zabalik dira 50-54 urte bitartekoek eta 5 urtetik gorako haurrek txertoa jartzeko hitzorduak
Helburua da, alde batetik, eskuragarri dauden hitzordu guztiak optimizatzea eta, bestetik, jasotako dosi pediatriko guztiak aprobetxatzen direla ziurtatzea.
2021/12/27 - 15:57
Zientziaren garrantzia pandemiari aurre egiteko
Zientziak inoiz izan duen erronka handienetako bati aurre egiteko bide berriak bilatu behar izan ditu eta hori dela-eta, aurrez aurre jarri dira aurten pandemia eta zientzia.
2021/12/27 - 12:54
Javier Zulueta: "Omikronek talde-immunitatea ekarri eta pandemiarekin bukatu lezake"
Monte Sinai ospitaleko pneumologia eta zainketa intentsiboen buruaren arabera, aldaera berriak amaiera eman liezaioke pandemiari, eta txertaketaren garrantzia azpimarratu du.
2021/12/25 - 18:49
Abiatu da James Webb, espaziora sekula bidali den teleskopio handiena
Mundu guztiaren esku jarri ahal izango dituzte orain arte ikusi gabeko irudiak, eta unibertsoaren sorkuntzaz gehiago jakiteko aukera emango du.
2021/12/25 - 18:34
Espaziora sekula bidali den teleskopiorik handiena jaurti dute
James Webb teleskopioak 1,5 milioi kilometroko bidaia egingo du eta bere helburua unibertsoaren sorrera xehetasun osoz ikertzea da.