Zinema eta zientzia, elkar hartuta zinema aretoetan
Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Centerrek eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur, kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzeko antolatzen duten topagunea.
Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak eskainiko dituzte, beraz, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Donibane Lohizunen, urtarrilaren 13tik martxoaren 28ra.
El premio (Mark Robson, 1963) filmak irekiko du zikloa urtarrilaren 13an Gasteizen (Artium), 14an Donostian (Tabakalera), 15ean Bilbon (Arte Ederren Museoa) eta 18an Iruñean (Golem Baiona), jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpidatziekin. Eta haren ondoren iritsiko dira, programa eklektiko bat osatzeko, Moby Dick (John Huston, 1956, euskarazko azpidatziekin), Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988, gaztelaniazko azpidatziekin), En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981), Hope (Maria Sødahl, 2019, gaztelaniazko azpidatziekin), Deabruaren hazia (Donald Cammell, euskarazko azpidatziekin), Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963, gaztelaniazko azpidatziekin), Contact (Robert Zemeckis, 1997, gaztelaniazko azpidatziekin), Origen (Christopher Nolan, 2010, gaztelaniazko azpidatzekin) eta Traje zuriko gizona (Alexander Mackendrick, 1951, euskarazko azpidatziekin).
Zientzialari hauek hartuko dute parte filmen emanaldietan: Arantza Acha, Javier Aizpurua, Pedro Miguel Etxenike, Olatz Arbelaitz, Naiara Barrado, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Ana Zubiaga…
Donibane Lohizuneko Le Select zinema aretoetan Inception eta La Guerre du Feu filmak soilik emango dituzte, martxoaren 14an eta 28an hurrenez hurren. Sarrerak 3,50 euroko prezioan egongo dira salgai Bilbo eta Gasteizerako eta 4 eurokoan Iruñeko eta Donostiako saioetarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.