Lehen hiruhilekoko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPG % 0,1 hazi zen, baina enplegu-tasa % 3,6 jaitsi zen

Kontsumoa eta inbertsioa hobetu denez, hazi da ekonomia eta sei hiruhilekoren ostean, atzeraldia gainditu du Espainiak.

Espainiako ekonomiak % 0,1eko hazkunde apala izan du urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoko datuekin alderatu, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.

Horrela, sei hiruhilekoren ostean, atzeraldia gainditu du Espainiak. Dena den, Bruselak aurreikusi bezala, aurtengo hirugarren hiruhilekoan BPG berriz jaitsiko da BEZaren igoera dela eta.

Gauzak horrela, kontsumoa eta inbertsioa hobetu denez, hazi da ekonomia eta atzeraldia gainditu du Espainiak 2010eko lehen hiruhilekoan.

Hain zuzen, etxeen kontsumoa -%3,5etik -% 0,6ra murriztu zen eta inbertsioaren urtebeteko tasa berriz, -% 12,9tik -% 9,9ra jaitsi zen.

652.000 lanpostu gutxiago

% 3,6 behera egin zuen enplegu tasa, hau da, 652.000 lanpostu gutxiago daude aurreko urtearekin alderatuta.

Gaur ezagutzera emandako datuak Espainiako Estatistika Institutuak maiatzaren 12an aurreratutakoekin bat datoz.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X