Burtsen irekiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hungariako ezegonkortasunak Europako burtsen jaitsiera eragin du

Ibex 35 % 2,05 amildu da, tasarik baxuena 2009ko apiriletik.

Ibex 35, Espainiako adierazle nagusiak % 2,05 behera egin du saioaren hasieran eta 8.740 puntutan kokatu da, tasarik baxuena 2009ko apiriletik.

Ebro Pulevak y FCCk soilik lortu dituzte irabaziak Espainian, % 1,06 eta % 1,53 igo dira, alegia.

Gainontzeko baloreek galerak izan dituzte eta zerrendaren lehen postuan dago Grifols (% 6). Behera egin dute, halaber, BBVAk (% 2,03), Iberdrolak (% 1,73),

Santanderrek (% 1,72), Endesak (% 1,39), Repsolek (% 1,30) eta Telefonicak (% 1,26).

Europako burtsek antzeko beherakadak izan dituzte: Londresek % 1,33 galdu du; Milanerk % 1,62; eta Parisek % 1,70.

Beherakada horren arrazoi nagusiak dira Hungariako egoera eta Espainiako doitze neurrien inguruan Ecofinek gaur egingo duen azterketa.

Hungariako burtsa

Budapesteko Burtsak % 5eko atzerakada nabarmena izan du saioren hasieran. Bere ekonomiaren benetako egoeraren inguruko zalantzek ezegonkortasun giroa sortu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X