Confebaskek epaia onartzen du baina ez dago erabakiarekin ados
Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak adierazi duenez, EBko Justizia Auzitegiaren epaia "onartu" du, baina ez dago erabakiarekin ados.
Komunikatu batean, Confebaskek adierazi du euskal enpresek garai horretan indarrean zegoen legediaren arabera jokatu zutela, "legezkoa zela zalantzan jarri gabe", eta krisi garai latz batean, eskatu zitzaizkien inbertsio eta lan sorkuntza baldintzak bete zituztela. Gainera, inbertsio horiek dagoeneko berreskuratu ezin direla gogoratu du.
Jauregui: ''Epaia era ezeztaezinean beteko da"
Ramon Jauregi Presidentzia ministroak esan du EBKO Auzitegiaren epaia era ezeztaezinean beteko dela eta 500 milioi eurotara iristen diren laguntzak "itzuliko" direla adierazi du, Bruselak dituen iragarpenen arabera.
Ministroak epaia ezagutu aurretik hitz egin du komunikabideekin, baina auzitegiak neurri horiek legez kanpokoak direla erabakitzen bazuen enpresek Aldundiei jasotako dirua itzuli beharko lieketela esan du.
PSE: Elkarrekin lan egin behar dugu jarduera ekonomikoa ez kaltetzeko
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak EBko Auzitegiaren epaiak "albiste txarra" direla esan du. Horrez gain, erabaki horrel Euskadiko "jarduera ekonomikoa eta enpresen jarduera ez kaltetzeko" Eusko Jaurlaritzari eta hiru Aldundiei "elkarrekin lan egiteko" eskatu die.
Agintari sozialistak Bilbon komunikabideei adierazi dienaren arabera, ostegun honetan ezagututako epaia "ez da, tamalez, ustekabea izan"; izan ere, "aurreko epaiaren jarraipena da, konpontzeko gelditzen zen palia antzeko bat".
ELA: bidegabekoa izango litzateke "matxura" konpontzeko "bakoitzak berea ordaintzea"
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan du "opor fiskalak" diseinatu zituztenek egindako "matxura" konpontzeko zergak ordaintzen dituztenen artean "bakoitzak berea ordaintzea" guztiz bidegabekoa izango litzatekeela.
Bilbon eskaini duen prentsaurreko batean, "Txiki" Muñozek politika fiskal aplikatuak kritikatu ditu, erantzukizunak eskatu ditu eta enpresei eragin zizkien milioika euroko "aurrezkiek" lanposturik eragin ez zutela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.