Albiste dira
Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuaren murrizketak errefusatu ditu oposizioak

Nafarroako sindikatuek eta oposizioak murrizketak arbuiatu dituzte, enpleguarentzako, udalentzako eta gizarte politikentzako oso negatiboak izango direlako.

Aurrekontutik 190,6 milioi euro murriztea onartu du gaur Nafarroako Gobernuak eta sindikatuek eta oposizioak erabakia arbuiatu dute. Ohartarazi dutenez, murrizketak enpleguarentzako, udalentzako eta gizarte politikentzako oso negatiboak izango dira.

Juan Goyen Nafarroako UGT sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "herstura hazkundeari so egin gabe" aplikatuko dute. Bestalde, zerga-politiken "premiazko" erreforma bat eskatu du Jose Marias Molinero CCOOko idazkari nagusiak.

LAB sindikatuaren hitzetan, murrizketa "Nafarroako Gobernuak onartutako hersturarik handiena da". Erabaki "larria" dela adierazi du ELAk komunikatu baten bidez.

Alderdi politikoak

UPNk eta PSNk aurrekontuak duela zenbait hilabete onartu zituzten eta orain murrizketak adostu dituzte. Horregatik, erabakia "patetikoa eta kontraesankorra" dela salatu du Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak.

Santiago Cervera PPko presidenteak azaldu duenez, Nafarroako Gobernua "ez da beharrezko den guztia egiten ari".

Maiorga Ramirez Bilduko bozeramaileak salatu duenez, murrizketa honekin Nafarroako Gobernuak "erabaki politiko oso larria" hartu du, izan ere, herritar guztiei eragingo die.

Alternatibak daudela esan du Jose Miguel Nuin (I-E). "Zenbat lanpostu deuseztatuko diren azaltzeko" eskatu dio Gobernuari. Defizitari "esku bat sorbaldan loturik" duela aurre egitea aurpegiratu dio Exekutiboari Nuinek, zerga politika erabili gabe, alegia.

Nafarroako enpresaburuek, ostera, neurria beharrezkoa zela adierazi dute. Jose Antonio Sarria Nafarroako Enpresaburuen Konfederakundeko presidentearen ahotan, hersturak ez dio enpleguari eragingo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X