Bisitari kopuruak, gora
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2011 turismoaren historiako urte onena izatea espero du Jaurlaritzak

Iaz baino % 5,5 turista gehiago etorri dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara urtarrila eta urria artean, eta dagoeneko 28 hilabetez jarraian igo da turista kopurua.

Bi milioi turista baino gehiago etorri dira EAEra urtarrila eta urria artean, iaz baino % 5,5 gehiago, eta Jaurlaritzak espero du 2011 turismoaren historiako urte onena izango dela.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila gustura agertu da urriko datuengatik, Eustatek zabaldu berri dituen datuengatik, alegia. Izan ere, turismoaren hazkundea "geldiezina" omen da, 28 hilabetez jarraian hazi ondoren.

Bernabe Unda Turismo sailburuak duela gutxi esan zuen ETAk jarduera armatua utzi ondoren Espainiara joaten diren hamar turistetatik bat Euskal Herrira etortzea espero zuela.

Agiri batean Jaurlaritzak azaldu duenez, EAEn Espainian baino gehiago ari da hazten turismoa, Estatuan hazkundea % 4,7koa izan baita.

Gaua igarotzen dutenen kopuruak ere gora egin du, % 6,3 hain zuzen ere, eta 2011ko urria "historiako onena izan da atzerriko bisitariei dagokienean".

Bi milioi turista baino gehiago etorri dira EAEra urtarrila eta urria artean, iaz baino % 5,5 gehiago, eta Jaurlaritzak espero du 2011 turismoaren historiako urte onena izango dela.Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila gustura agertu da urriko datuengatik, Eustatek zabaldu berri dituen datuengatik, alegia. Izan ere, turismoaren hazkundea "geldiezina" omen da, 28 hilabetez jarraian hazi ondoren.Bernabe Unda Turismo sailburuak duela gutxi esan zuen ETAk jarduera armatua utzi ondoren Espainiara joaten diren hamar turistetatik bat Euskal Herrira etortzea espero zuela.Agiri batean Jaurlaritzak azaldu duenez, EAEn Espainian baino gehiago ari da hazten turismoa, Estatuan hazkundea % 4,7koa izan baita.Gaua igarotzen dutenen kopuruak ere gora egin du, % 6,3 hain zuzen ere, eta 2011ko urria "historiako onena izan da atzerriko bisitariei dagokienean".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X