Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CEOEk ez du "lan erreforma eskas" bat sinatuko

Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.

Arturo Fernandez CEOEko lehendakariordeak esan du patronalak ez duela "lan erreforma eskas bat sinatuko", aldaketa sakonak "beharrezkoak" direlako eta soldaten inguruko baldintzak "aztertu behar ditugulako".

RNEri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, oraingoz, patronalak eta sindikatuek "gutxieneko akordioak" lortu dituzte. Alde bietatik akordio batera heltzeko "borondatea" badagoela esan du, baina hainbat puntutan adostasuna lortzea zaila izango dela gaineratu du, batez ere soldatak izoztearen inguruko neurrietan..

Espainiak "behar duen" erreforma "sakonaren" inguruan "gutxieneko akordioak" besterik ez dituzte lortu, bere hitzetan. "Gaur eta osteguna bitartean lasterka ibiliko gara", azpimarratu du.

Bestalde, Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.

Haren hitzetan, sindikatuak eta patronalak "akordio garrantzitsuak" lortuko dituzte, "baina ez da nahikoa izango". Ondorioz, lan-erreforma dekretu bidez onartu beharko dutela uste du Gay de Montellak.

Arturo Fernandez CEOEko lehendakariordeak esan du patronalak ez duela "lan erreforma eskas bat sinatuko", aldaketa sakonak "beharrezkoak" direlako eta soldaten inguruko baldintzak "aztertu behar ditugulako".RNEri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, oraingoz, patronalak eta sindikatuek "gutxieneko akordioak" lortu dituzte. Alde bietatik akordio batera heltzeko "borondatea" badagoela esan du, baina hainbat puntutan adostasuna lortzea zaila izango dela gaineratu du, batez ere soldatak izoztearen inguruko neurrietan.. Espainiak "behar duen" erreforma "sakonaren" inguruan "gutxieneko akordioak" besterik ez dituzte lortu, bere hitzetan. "Gaur eta osteguna bitartean lasterka ibiliko gara", azpimarratu du.Bestalde, Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.Haren hitzetan, sindikatuak eta patronalak "akordio garrantzitsuak" lortuko dituzte, "baina ez da nahikoa izango". Ondorioz, lan-erreforma dekretu bidez onartu beharko dutela uste du Gay de Montellak.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X