BOEk lan erreforma argitaratu du eta bihar sartuko da indarrean
BOEk (Estatuko Aldizkari Ofiziala) "premiazko lan erreformaren lege dekretua" argitaratu du eta bihar, igandea, sartuko da indarrean. Langileak kaleratzeagatik kalte-ordaina 20 egunera orokortzen du erreforma honek.
Gainera, enpresa txiki eta ertainentzat eta langile autonomoentzat behin behineko kontratu berri bat sortu da, hitzarmenen luzapena bi urtera mugatu da eta enpresek nahikoa izango dute bederatzi hilabetez salmentak jaistea argudiatzea langileak hogei eguneko kalte-ordainarekin kaleratzeko.
Ministro kontseiluak atzo onartu zuen lege dekretu hau eta Kongresuan lege proiektu moduan bideratuko dute. Fatima Bañez Lan ministroarentzat, langabezia geldituko du epe motzean eta kontratazioak erraztuko ditu erreforma honek.