Patronala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosell: 'Hau ez da azken lan-erreforma izango, seguru'

CEOE patronaleko presidenteak uste du erreformak ''epea laburrean'' sor dezakeela enplegua. Haren hitzetan, ''lan merkatuaren modernizazio honek etorkizunean aldaketa gehiago eskatuko ditu''

Lan-erreformako neurriekin, azken asteotan Gobernuak ''zezenari adarretatik heldu'' diola esan du asteazken honetan Juan Rosell CEOE patronaleko presidenteak. Bere ustez, Espainiako ekonomiak bizi duen egoera ''larria'' gainditzeko balio beharko lukete neurriok, eta epe laburrean enplegua sor dezakete. Edonola ere, lan merkatuaren ''modernizazio'' honek etorkizunean ''aldaketak'' beharko ditu.

Prentsaurrekoan, Rosellek aitortu du erreformak ez diola behar zuen garrantzia eman negoziazio kolektiboaren inguruko akordioari, baina, uste du bide onetik doala eta une egokian iritsi dela.

''Lan merkatuaren modernizazio'' gisa definitu ditu Gobernuak onartu berri dituen neurriak, eta, edonola ere, etorkizunean aldaketa gehiago egin beharko direla esan du. ''Hau ez dela azken lan-erreforma izango, seguru'', aurreratu du Rosellek.

Egin beharreko aldaketen artean, greba eskubidea jasotzen duen 1979ko dekretua 'ahalik eta arinen' jorratzea proposatu du, 'batzuen eskubideak defendatzeko beste batzuenak zapaldu ez daitezen''.

Lan-erreformako neurriekin, azken asteotan Gobernuak ''zezenari adarretatik heldu'' diola esan du asteazken honetan Juan Rosell CEOE patronaleko presidenteak. Bere ustez, Espainiako ekonomiak bizi duen egoera ''larria'' gainditzeko balio beharko lukete neurriok, eta epe laburrean enplegua sor dezakete. Edonola ere, lan merkatuaren ''modernizazio'' honek etorkizunean ''aldaketak'' beharko ditu.Prentsaurrekoan, Rosellek aitortu du erreformak ez diola behar zuen garrantzia eman negoziazio kolektiboaren inguruko akordioari, baina, uste du bide onetik doala eta une egokian iritsi dela.''Lan merkatuaren modernizazio'' gisa definitu ditu Gobernuak onartu berri dituen neurriak, eta, edonola ere, etorkizunean aldaketa gehiago egin beharko direla esan du. ''Hau ez dela azken lan-erreforma izango, seguru'', aurreratu du Rosellek.Egin beharreko aldaketen artean, greba eskubidea jasotzen duen 1979ko dekretua 'ahalik eta arinen' jorratzea proposatu du, 'batzuen eskubideak defendatzeko beste batzuenak zapaldu ez daitezen''.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X