Erkidegoek % 1,5eko defizita onartu dute, Andaluziak izan ezik
2012ko defizitaren muga BPGren % 1,5ekoa izatea onartu dute astelehen honetan erkidegoek Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan. Hala ere, Andaluziak kontrako botoa eman du, eta Kataluniako eta Kanarietako autonomia erkidegoetako gobernuek ez dute botorik eman, Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez.
Erkidego guztietako ordezkariak bildu dira astearte honetan Madrilen, Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan, eta defizitaren muga ezartzea izan da eguneko gai nagusienetako bat.
Bilera horretan, hornitzaileak finantzatzeko mekanismoari baiezkoa eman diote, eta, horri esker, egiteke dituzten ordainketei aurre egin ahal izango diete erkidegoek.
Bilera bukatuta, komunikabide aurrean agertu da Cristobal Montoro ministroa, eta erkidegoentzat Estatuarentzat baino malgutasun gehiago eskatzea ''zentzugabea'' eta ''alferrikakoa'' dela esan du. Erkidegoek desbideratzea zuzentzerako orduan ez dutela ''nagiak'' izan behar ohartarazi du ministroak, desbideratze hori mezu erabat ezkorra baita.
Montorok atsekabez hartu du Andaluziaren ezezkoa. ''Bertako gobernuak gastu publikoa zorroztearen aurka bozkatu du'', salatu du Montorok. ''Erabateko gardentasuna eskatu diegu'', gaineratu du.
Kataluniaren abstentzioa dela-eta, Montorok azaldu du erkidego horrek 2012ko aurrekontuen berri jakin nahi duela iritzia eman aurretik, eta Kanarietako Autonomia Erkidegoko gobernuaren erabakiari dagokionez, ministroak ez du adierazpenik egin.
Hiru jarrera horiek gorabehera, astearte honetako bilerak konfiantza mezua helarazi die merkatuei, Montororen ustez.
Andaluziaren ezezkoa
Carmen Martinez Aguayo Andaluziako Ogasun eta Administrazio Publikoko kontseilariak Andaluziaren ezezko botoa defendatu du; izan ere, defizit hori "desegokia eta bihozgabea" da erkidegoekin, oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituztenekin, hain zuzen. Andaluziako kontseilariak azpimarratu du erkidegoak direla Osasuna, Hezkuntza edo Mendekotasuna alorretako oinarrizko gastuen arduradunak.
Erregimen ekonomiko berezia Nafarroarentzat eta Euskadirentzat
Nafarroak eta Euskadik, erregimen ekonomiko berezia dutenez, aldebiko batzarrak egin ondoren sinatuko dute defizit-muga. Edonola ere, Nafarroak argi utzi du bileran Gobernuaren muga babesten duela.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, bestalde, ez dago ados Ekonomia ministroaren neurri horrekin. Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan egin dituen adierazpenetan, Aguirrek esan du ez dagoela ados banaketarekin, erkidegoei kalte egiten dielako.
Sailburuaren ustez, ez da arrazoizkoa denentzat defizit berdina ezartzea, eta Euskadik muga zabalagoa izan dezakeela gaineratu du. ''Momentu honetan hazkundea defizita baino garrantzitsuagoa da'', Aguirreren iritzian.
Edonola ere, Gobernuarekin akordioak lortzeko prest agertu da, bai defizit-mugari dagokionez eta baita kupoari dagokionez ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.