Neurri berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak errezeta bakoitzeko euroa eta zerga turistikoa onartu ditu

Tasa berri hauek Neuri Fiskal eta Finantzarioen Legean biltzen dira, Aurrekontuen osagarrien lege bezala ezagutuan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Zerga turistikoa eta errezeta bakoitzeko euroa kobratzea onartu du Kataluniak

Kataluniako Parlamentuak astearte honetan CiUren eta PPren botoekin tasa berriak sortzea onartu du, besteak beste, turistikoa eta osasun publikoan ematen den botika-errezeta bakoitzagatik euro bat jartzearena, azken hori ekainaren 1etik aurrera jarriko dute indarrean.

Tasa berri guzti hauek Neurri Fiskalen eta Finantzarioen Legean bildu dira, Aurrekontuen osagarrien lege bezala ezagutuan. ERC, ICV-EUiA, C´S eta SI alderdiek Estatuko Garantia Batzordeari jarritako errekurtsotik hilabete pasatu denean egin da onarpen hau.

Ramon Espadaler Parlamentuko bozeramaileak esan duenez, tasak igotzea ez zaie gustatu sektore kaltetuei, besteak beste, turistikoari, baina Generalitateko kutxak "saneatzeko" beharrezko neurria dela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X