Finantza erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiak berregituratze plana aurkeztu beharko du laguntza jasotzekotan

Europako Erkidegoak berregituraketa plana aurkeztea eskatu dio Bankiari diru publikoa jaso ahal izateko.
Rodrigo Rato artxiboko irudi batean. Efe.
Rodrigo Rato artxiboko irudi batean. Efe.

Bankiak berregituratze plana aurkeztu beharko du Espainiako Gobernuaren laguntza jasotzen badu; besteak beste, negozio-ereduaren bideragarritasuna eta kargen eta esfortsuen banaketa erakusteko eta lehiaren distortsioak saihesteko.

"Ustez, Bankiak edonolako laguntza publikoak jasoko baditu, berregituraketa plana aurkeztu beharko du laguntza horiek onartzeko", esan du Joaquin Almunia Europako Erkidegoko presidenteordea eta Konpetentzia komisarioak.

Plan horiek ezagunak diren baldintzekin aurkeztu behar dira; hau da, "negozioaren bideragarritasuna erakustea, kargen eta esfortsuen arteko banaketa egokia dagoela erakustea eta konpetentziaren distortsioak saihestea", azaldu du.

Almuniak oraindik ez du Espainiako Gobernuaren agiririk jaso Bankian diru publikoa sartzeko, baina Espainiako finantza sistemaren berregituraketako fase berri horretan lan egin nahi dute, eta erabakiak ahalik eta epe laburrean hartzea nahi duela esan du.

Bankiako akzioek % 7,86 egin dute behera azken bi egun hauetan, eta uztailetik, % 40 egin du behera. Rodrigo Ratok dimisioa aurkeztu zuenetik, Bankiak 385 milioi euro galdu ditu burtsan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X