Grezia eurogunetik atereaz gero, Frantziak 50.000 milioi galduko ditu
Grezia eurogunetik aterako balitz, Frantziak maileguan emandako 50.000 milioi euro galduko lituzkeela ohartarazi du François Baroin Finantza ministro frantziarrak.
Europa 1 irratian egindako elkarrizketa batean, mailegu publikoez gain, Greziak eurogunea utziko balu, Frantziako banketxeek eta aseguru-etxeek dituzte herrialde horretako tituluek ere galerak eragingo lituzkete.
"Grezia ez da arrisku handi bat eta gure banketxeak eta aseguru-etxeak ez dira itoko", esan du. Alabaina, Grezia eurogunetik kanpo geratzen bada, beste herrialde batzuk "kutsatzeko arriskua" dagoela ohartarazi du.
Amaitzeko, Grezia eurogunean mantentzearen aldeko apustua egin behar dela esan du, baina, ildo berean, herrialde horretako Gobernuak hartutako konpromisoak errespetatu egin behar dituela azpimarratu du. "Eta konpromisoak bete nahi ez badituzte, hori beste gauza bat izango da", gaineratu du.