62.000 milioi beharko dituzte bankuek, gehienez, ikuskatzaileen ustez
Espainiako bankuek 51.000 eta 62.000 milioi euro arteko laguntza beharko lukete, 2014a arte BPGaren % 6,5eko jaitsierari aurre egin ahal izateko, Roland Berger eta Oliver Wyman ikuskatzaile independenteen arabera.
Roland Berger entitatearen arabera, finantza erakundeek 51.800 milioi euro behar dituzte; Oliver Wyman erakundearen ustez, berriz, 51.000 milioi eta 62.000 milioi euro artean.
Fernando Restoy Espainiako Banku Zentraleko gobernadoreordeak eta Fernando Jimenez Latorre Estatuko Ekonomia idazkariak eman dute datuen berri, prentsaurrekoan.
Restoyk azaldu duenez, txostenaren arabera, Bankia, CatalunyaCaixa, Novagalicia eta Banco de Valencia dira diru-laguntzaren premia handiena duten entitateak.
Banco Santander, BBVA eta CaixaBank (hiru bankurik handienak) ez dute kapital osagarririk beharko, eta zazpi entitatek osatzen duten beste hirugarren talde batek bere kabuz edo laguntza ''leun'' batekin lor lezake egoerari aurre egitea.
Restoyren eta Jimenez Latorreren hitzetan, Espainiako finantza sektoreak egoera gogorrei aurre egiteko gaitasuna du, eta eskuragarri dagoen 100.000 milioiko laguntzak tarte ''oso zabala'' eskaintzen du.
Roland Berger eta Oliver Wyman ikuskatzaileen ikerketek 2 milioi euroko kostua izan dute.
Bigarren balorazioa, uztailaren bukaerarako
Roland Berger eta Oliver Wyman ikuskatzaile independenteen bideragarritasun analisien ondoren, uztailaren 31n kaleratuko dituzte PwC, KPMG, Ernst & Young eta Deloitte erakundeei eskatutako ikerketak.
Banku bakoitzaren datu zehatzak emango dituzte horiek, eta, bigarren balorazio horren ondoren, bankuek 9 hilabeteko epea izango dute kapital eskakizunei erantzuteko.
Espainiak 'hurrengo egunetan' eskatuko du erreskatea modu formalean
Espainiako Gobernuak "hurrengo egunetan" egingo du 100.000 milioi euroko erreskatearen eskaera ofiziala. Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren arabera, eskaera egitea "formalitate hutsa" da, eta uztailaren amaiera baino lehen diru-laguntzaren inguruko pauso guztiak zehaztuta izango dira.
"Nire ustez, uztaila amaitu baino lehen prozesu guztia nola egingo den jakingo dugu", esan du De Guindosek Eurotaldearen bilerara iristean.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.