Bankuen erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Azterketa zehatza, sinesgarria eta kudeagarria da'

Eurotaldearen laguntza ''ahalik eta arinen'' onartzea nahi du presidenteak.
Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. EFE

iniako banku-sistemaren egoeraren inguruan ikuskatzaile indepedenteek egin duten azterketa ''norabide egokian pauso erabakigarria'' da, Mariano Rajoyren ustez. Presidentearen hitzetan, ''diagnostiko zehatz eta sinesgarria'' da, eta banku-sistemaren beharrak ''kudeagarri'' egiten ditu.

Brasilen egin ditu adierazpenak presidenteak, Espainiako enpresaburuekin egin duen bileran.

Han, Eurotaldearen laguntza ''ahalik eta arinen'' onartzeko asmoa berretsi du Rajoyk, horren ustez banku-sistema sendatzea Espainiako ekonomia suspertzeko ''ezinbestekoa'' baita.

Prozesu hori ''ez da erraza, ezta leuna ere'', Rajoyren arabera, baina Gobernua berau ''zalantzarik gabe'' aurrera eramateko prest dagoela berretsi du.

Halaber, orain arte Gobernuak finantza sektorean bultzatu dituen erreformak beharrezkoak zirela erakusten dute datuok, Rajoyren arabera.

Txosten horiek ''aurrekaririk gabeko gardentasun jarduna'' dira, presidentearen ustez, eta, ikuskatzaileen txostenak aztertuta, Espainiaren esku jarritako 100.000 milioi euroko laguntza ''beharrezkoa baino gehiago'' izango dela uste du.

Finantzaketa eskuratu ahal izateko erraztasunak eta finantza sistema beraren bideragarritasuna izango dira, Rayoren hitzetan, lehentasunak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X