Bat-egite
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako batzarrek bat-egitea onartu dute

Txomin Garciak zuzenduko duen erakunde berri hau Euskadiko bigarren finantza-erakunde bihurtuko da, eta milioi bat bezerotik gora izango ditu.
Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako batzarrek bat-egitea onartu dute gaur. Argazkia: EFE

Gasteizen eta Bilbon bildutako Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako batzarrek bat-egitea onartu dute larunbat honetan. Horrela, bi kutxak kreditu kooperatiba bakarra bihurtuko dira.

Egun Euskadiko Kutxako presidentea den Txomin Garcia izendatu dute finantza-erakunde honen presidente. Kooperatiba berri hau Euskadiko bigarren finantza-erakunde bihurtuko da: 25.000 milioi euro kudeatuko ditu, eta milioi bat bezerotik gora izango ditu.

Ekonomia sozialeko finantza-erakunde berriak merkatuei finantza eta aseguru zerbitzuak eskaintzea izango ditu helburu, baina "egungo finantza-sisteman eman den bankarizazio prozesuaren ordezko eredu batean oinarrituta".

Halaber, bi kutxek jakitera eman dutenez, "industria alorretan erakundeak duen partehartzea mantenduko dugu, bi kutxek duten ezagutza aprobetxatuz".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X