Aguirre: 'Euskadik lehenengo seihilekoa superabitarekin amaitu du'
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak esan du Euskadik lehenengo seihilekoa superabit "txiki" batekin amaiatu duela, eta, urte amaierarako "litekeena da" urte amaierarako % 1,5eko defizit helburua lortzea, gaineratu du.
EITBri egindako adierazpenenetan, hori esan du Finantza Politika Batzordea biltzen den egunean.
Ekonomia sailburuaren hitzetan, Euskadik urteko lehenengo seihilekoa % 0,1eko superabitarekin itxi du. Oraingo datuen arabera, lehenengo seihilekoaren likidazioak argi uzten du Euskadi "ondo doala, egoera itxaropentsu batekin, kontuan hartuta zein egoera itxaropentsu eduki daitekeen une honetan".
"Lehenengo seihilekoa superabit txiki batekin itxi dugu, eta, urte amaierarako ziur aski % 1,5eko defizit helburua lortuko dugu", azaldu du Aguirrek, eta Euskadik ez duela Likidazio Funtsera errekurritu beharko gaineratu du.
Estatuaren defizita % 53,73 igo da ekaina arte
Estatuaren defizita urteko lehenengo seihilean %53,73 igo da, 43.078 milioi eurora arte (BPGren % 0,4), beste erakundeei aurreratutako likideziagatik, batik bat gainerako autonomia erkidegoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Hasi dira maiatzaren 1eko mobilizazioak, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" edota etxebizitza eskubidea aldarri hartuta
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik aterako dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatuko dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidaliko dituzte deialdi horietako askotara.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.
BBVAk 3.000 milioiko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan (+%10,8) eta akzioak berrerosiko dituela iragarri du
Erakundeak diru-sarrerak eta errentagarritasuna handitu ditu kredituaren bultzadari esker, eta akzioak berrerostea aurreikusi du, 1.460 milioi arte inbertituta.
Brent upela % 5 baino gehiago garestitu da ostegun honetan, 126 dolarrera ere iritsita
Pasa den otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurkako gerra abiatu zutenetik, Brent upela % 70 baino gehiago garestitu da.
Ekialde Hurbileko gatazka "inoiz ez bezalako ziurgabetasun-mailak" sortzen ari da turismoaren sektorean, Aenaren arabera
Espainiako aireportuetako operadoreak ziurtatu duenez, erregaiaren eta kerosenoaren hornidura ziurtatuta dago datozen asteetarako; hala ere, ohartarazi duenez, "gerraren iraupenaren araberakoa izango da guztia".
23 urtetik gorakoek maiatzaren 12tik aurrera eskatu ahal izango dute Emantzipa dirulaguntza
Hala, zabaldu egingo du adin tartea. Orain arte 25 urtetik gorakoek eska zezaketen, baina, aurrerantzean, 23 eta 29 urte arteko gazteek izango dute aukera laguntza hori eskatzeko.
EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia
ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera.