Erkidegoetarako doitasun plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPGren % 15,1eko defizita jarri diete helburu autonomia erkidegoei

Halaber, Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, Gobernuak 2013rako gehienez BPGren % 16ko zorra izatea izango da helburu.

Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, zorra gehienez BPGren % 15,1ekoa izatea jarri diete helburu gisa autonomia erkidegoei 2012rako, eta % 16koa izatea 2013rako.

Montoro Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren buru izan da, eta autonomia bakoitzaren mugak ezarri ditu defizitari dagokionez.

Ministroaren arabera, aurrekontuen egonkortasun planaren legearen barruan hartu dute neurri hau.

Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatuko idazkariak azaldu duenez, 2015erako % 15,45eko zorra onartuko dute gehienez. Kanariak eta Asturias izan dira kontra bozkatu duten bakarrak, eta Andaluzia bileratik irten da beretzako jarri duten helburua onartezina dela uste duelako. Katalunia ez da joan, eta negoziaketarik izango ez zela nabarmendu du.

Montororen ustez, “gehiengo nabarmena” da hori, eta ez du kezkarik azaldu arratsaldean jaso dituen kritikengatik, gauza bat helburu politikoa delako, eta, bestea, legea betetzea.

Euskadik defizitaren banaketaren aurka egin du

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Gobernuaren erabakiaren kontra egin du, eta autonomia erkidegoentzako likidazio funtsa lortzeko mekanismoa ere kritikatu du. Halaber, Gobernuak martxan jarritako murrizketak ere hartu ditu ahotan, kaltegarriak direla esateko.

Zerga eta Finantza Politika Kontseiluan bilera egin baino lehen, Aguirrek esan du Euskadik ez duela botorik guzti honetan, bere harremana Estatuarekin bi aldekoa baita, baina halere Estatuarentzako erreserbatutako defizitaren bat ez datorrela azalduko du.

Katalunia ez da bileran izan

Andreu Mas-Colell Kataluniako Gobernuko Ekonomia kontseilaria ez da CPFFren bileran izan, "eztabaidarik gabe autonomia erkidegoei erabakiak inposatu nahi dizkietelako".

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez, Mas-Colellek eskutitz bat bidali dio Cristobal Montorori, biltzarrean zergatik egon ez den azaltzeko. "Zuzenketak egiteko eskatzen dugu", esan du Homesek: "Europa bere burua zuzentzeko gai izan bada, Espainiako Gobernuak ere egin beharko luke".

Doitasun planak

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiraleko Ministroen Kontseiluan adierazi zuenez, autonomia erkidegoen doitze planak aztertzen ari da Exekutiboa, helburuak betetzeko bestelako neurriak behar izango dituztelakoan.

Hiru dira dagoeneko Gobernuaren 'erreskatea' eskatu duten autonomia erkidegoak: Valentzia, Murtzia eta Katalunia. Halaber, beste asko ari dira aukera hau aztertzen.

Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, zorra gehienez BPGren % 15,1ekoa izatea jarri diete helburu gisa autonomia erkidegoei 2012rako, eta % 16koa izatea 2013rako. Montoro Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren buru izan da, eta autonomia bakoitzaren mugak ezarri ditu defizitari dagokionez. Ministroaren arabera, aurrekontuen egonkortasun planaren legearen barruan hartu dute neurri hau.Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatuko idazkariak azaldu duenez, 2015erako % 15,45eko zorra onartuko dute gehienez. Kanariak eta Asturias izan dira kontra bozkatu duten bakarrak, eta Andaluzia bileratik irten da beretzako jarri duten helburua onartezina dela uste duelako. Katalunia ez da joan, eta negoziaketarik izango ez zela nabarmendu du. Montororen ustez, “gehiengo nabarmena” da hori, eta ez du kezkarik azaldu arratsaldean jaso dituen kritikengatik, gauza bat helburu politikoa delako, eta, bestea, legea betetzea. Euskadik defizitaren banaketaren aurka egin duCarlos Aguirre Ekonomia sailburuak Gobernuaren erabakiaren kontra egin du, eta autonomia erkidegoentzako likidazio funtsa lortzeko mekanismoa ere kritikatu du. Halaber, Gobernuak martxan jarritako murrizketak ere hartu ditu ahotan, kaltegarriak direla esateko. Zerga eta Finantza Politika Kontseiluan bilera egin baino lehen, Aguirrek esan du Euskadik ez duela botorik guzti honetan, bere harremana Estatuarekin bi aldekoa baita, baina halere Estatuarentzako erreserbatutako defizitaren bat ez datorrela azalduko du. Katalunia ez da bileran izanAndreu Mas-Colell Kataluniako Gobernuko Ekonomia kontseilaria ez da CPFFren bileran izan, "eztabaidarik gabe autonomia erkidegoei erabakiak inposatu nahi dizkietelako". Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez, Mas-Colellek eskutitz bat bidali dio Cristobal Montorori, biltzarrean zergatik egon ez den azaltzeko. "Zuzenketak egiteko eskatzen dugu", esan du Homesek: "Europa bere burua zuzentzeko gai izan bada, Espainiako Gobernuak ere egin beharko luke".Doitasun planakSoraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiraleko Ministroen Kontseiluan adierazi zuenez, autonomia erkidegoen doitze planak aztertzen ari da Exekutiboa, helburuak betetzeko bestelako neurriak behar izango dituztelakoan.Hiru dira dagoeneko Gobernuaren 'erreskatea' eskatu duten autonomia erkidegoak: Valentzia, Murtzia eta Katalunia. Halaber, beste asko ari dira aukera hau aztertzen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X