Montik dio Italiak ez duela erreskaterik behar, 'arnasaldi bat' baizik
Mario Montik, lehen ministro italiarrak, ukatu egin du Italiak erreskate oso bat behar duenik, baina azpimarratu du, herrialdeak bere denbora behar duela onartutako erreformek emaitza eman dezaten, eta horixe oztopatzen dutela merkatuek, Italiako zorraren interes altua dela eta.
Finlandiako Helsingin Sanomat egunkariari egindako adierazpenetan, Montik, Italia bere zorragatik ordaintzen ari den kostu handia aipatu du behin eta berriro, eta goraka doazen interes horiek, lehenik eta behin, baretu egin behar direla aipatu du.
Era berean, lehen ministro italiarrak, Europa mailako esku-hartzea aztertzen ari dela adierazi du, ondorengo erreskate funts ezberdin hauen konbinaketarekin: behin-behineko funtsa batetik, iraunkorra bestetik eta Europako banku zentralarena azkenik.
Frantziako Hollande presidentearekin bildu ostean, Monti, Helsinkin elkarrizketatu da, besteak beste europar batzordeko ekonomia gaietarako arduradunarekin, Olli Rhenekin.
Italia eta Finlandia: "Krisiari hainbat neurrirekin egin behar zaio aurre"
Mario Monti Italiako lehen ministroak eta Jyrki Katainen Finlandiakoak euroaren krisiari aurre egiteko "hainbat neurri" behar direla azaldu dute, merkatuko ekonomoa era ezegokian funtzionatzen ari den bitartean.
"Herrialdeek behin euren eginbeharrak eginda, neurri horiek arrisku sariaren gainean berehalako eragina izan beharko lukete, eta hori ez da gertatzen ari", deitoratu du Katainek.
Testuinguru horretan, Montik, bere herrialdea jarri du adibide modura, esanaz, merkatuek oraindik ez diotela merezitako bultzadarik eman berak egindako erreformei.
Lehen ministroaren esanetan, Italia erreforma handiak egiten ari da, esaterako, erretiroa hartzeko adinaren igoera 66 urtetara pasatzea eta lan merkatua malgutzea. Horregatik, merkatuek oraindik ahalegin horiek onartu eta aitortu ez izatea kritikatu du.
Montik azaldu duenez, Italiak ez duela finantza laguntzarik behar bere egoera finantzieroa orekatzeko, baina bai lagutza merkatuen aurrean, hauek kontuan hartu ditzaten Italian egindako erreformak.
Rajoy eta Monti bihar bilduko dira
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Mario Monti Italiako lehen ministroarekin bilduko da bihar, Europako buruen azken bileran lortutako akordioak "lehenbailehen" martxan jartzeko beharra nabarmendu dute biek orain arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.