BEZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk esan du ez dituela 2013an BEZa eta PFEZa igoko

Gobernuko presidenteak espero du legegintzaldiko hasierako hilabeteetan hartu zituen bezalako “neurri hain gogorrak” hartu behar ez izatea.
18:00 - 20:00
Rajoy Hollande hartu du Monkloan

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak adierazi du ez dituela datorren urtean Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Pertsona Fisikoen Erretaren gainekoa igoko. Era berean, legegintzaldiaren hasieran defizita betetzeko hartu behar izan zituen "erabaki gogorrak" berriro hartu behar ez izatea espero du.

Rajoy Francoi Hollande Frantziako Errepublikako presidentearekin izan da, eta elkarrekin bazkaldu ostean, Espainiako presidenteak gogorarazi du bera ez zela zergak igotzearen aldekoa, eta ziurtatu du ahal duen guztia egingo duela egoerak bere horretara bueltatzeko.

Edozien kasutan, Rajoyk esan du: “egoera dagoena da, eta serioak izan nahi badugu eta murrizketak gainditu nahi baditugu, aldi berean gauza asko egin behar dira; defizita murriztu, erreformak egin eta euroaren atzeraezintasuna bermatu behar dugu”.

Espainia erreskatatzea

Francois Hollande Frantziako presidenteak azpimarratu du Espainiak “laguntza finantziarioa eskatu ala ez, noiz eta nola”, Espainiako Gobernuak erabaki beharko duela, eta ez beste inork.

Horrela adierazi du, presidente karguan Hollandek Espainiara egiten duen lehenengo bisita izan den horretan.

Espainiak egiten ari dituen “sakrifizioek emaitzak emango dituzte” Hollanderen ustez, “interes-tasak altuak” izaten jarraitzen duten arren. Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak Erreskate Funtsa baliozkotu arte, Funtsak laguntza eskatzen duten herrialdeak babestu beharko dituela gaineratu du presidente frantsesak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X