'Berehala'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FROBek 4.500 milioi emango dizkio Bankiari

Horren helburua erregulatzeko kapitalaren mailak berreskuratzea da, berregituratze plana amaitzen eta gordailuen segurtasuna bermatzen den bitartean.
FROBek 4.500 milioi emango dizkio Bankiari. Argazkia: EFE

Bankuen Berregituratze Ordenatuaren Funtsak (FROB) astelehen honetan BFA-Bankiari ‘berehala’ 4.500 milioi euro ematea erabaki du.

FROBEK azaldu duenez, helburua erregulatzeko kapitalaren mailak berreskuratzea da, berregituratze plana amaitzen eta gordailuen segurtasuna bermatzen den bitartean. Halaber, erakundeak finantzaketa iturri guztietara sarbidea eduki ahal izatea bilatu nahi dute.

Operazio hau FROBek kapitala handitu (4.5000 milioi euro) ostean egingo du.

Akordio honen berri izan duten iturriek adierazi dutenez, FROBek BFAri (Bankiaren matrizea) 4.500 milioiko mailegua utzi baino lehen, Altxorrak 6.000 milioi euro jasoko ditu otsailetik handitzea itxaroten ari den kapitaletik. Diru-kopuru hori "zorraren edo likideziaren" bitartez emango dute.

Geroago, balantzea orekatzeko eta Bankiari kaudimena itzultzeko (ostiralean 4.448 milioi euroko galerak iragarri zituen), FROBek BFAk egindako kapitalaren handitzea harpidetuko du, eta azken erakunde horrek mendean hartutako mailegu bat gauzatuko dio Bankiari.

Diru hori ez da zortzat hartuko, BPGren defizit publikoa kalkulatzea alde batera utzita.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X