Bankiak lehenengo seihilekoan 4.448 milioi euroko galerak izan ditu
Bankia finantza erakundea (maiatzean nazionalizatu zuten, krisi sakon baten ondorioz) 2012ko lehenengo seihilekoa 4.448 milioi euroko galerekin itxi du, Espainiako bankuen historiako zifrarik altuenetako batean.
Iazko epe berean Bankiak 205 milioi euroko irabaziak izan zituen. Balioen Merkatuko Estatuko Batzorde Nazionalak emandako informazioaren arabera, interes-marjina 1.704 milioi eurora heldu da, % 34 gehiago.
Balantzean dauden bezeroen errekurtsoak, bezeriaren gordailuak hartzen dituenak, negoziatu daitezkeen balioen zorrak eta mendeko pasiboak, 37.617 milioi euro jaitsi ziren.
Jose Ignacio Goirigolzarri buru den erakundeak 7.500 milioi euroko diru-kopurua lortu zuen.
Ia 7.000 milioi euro irten ziren gordailuetatik uztailera arte
Konfiantza krisiak Bankia nazionalizatzea eragin zuen, eta, ondorioz, gordailuetatik diru-kopuru handia irten zen: uztailera arte 6.921 milioi euro.
Kontu korronteei eta aurrezki kontuei dagokionez, erakudeak 3.268 milioi galdu zituen, eta bistako gordailuetan 6.388 milioi euro guztira. Zifra horiek igo egin ziren beste partida batzuengatik, bezeroen gordailuetako zor-agirietan inbertsioak egiteagatik berriz.
Eurotaldeak Bankia azaroan onbideratzea espero du
Eurgoneko Finantza ministroek ostiral honetan azaldu dutenez, Bankiako emaitzak erakundeak "tentsiopean" jarraitzen duela argi utzi dute, eta Gobernuak bankuek berregituratze plana urrirako prest izatea espero dute, Europako funtsen birkapitalizazioa urrian egiteko.
Eurotaldeak ohar batean esan du urteko lehenengo sihilekoaren Bankiaren zifrek 100.000 milioi eurorainora iritsi daitekeen laguntzaren garrantzia berretsi dute, "Espainiako bankuen sektoreari berehalako laguntza emateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.