Espainiaren etorkizuna jokoan, bi zita erabakigarritan
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Espainiaren balizko erreskatea hizpide hartuko dute gaur Moncloa jauregian.
Gobernutik oraindik ez dute baztertu erreskate funtsera jotzea, baina lehenik eta behin baldintzak ezagutu nahi dituztela nabarmendu dute. Rajok azaldu duenez, espainiarren “interes orokorra” kontuan hartuta erabakiko du zer egin.
Merkelen Gobernuaren aburuz, baina, zorra erostea ez da euroguneko krisirako irtenbide egokia.
Bien bitartean, Merkel eta Europa osoa Alemaniako Auzitegi Konstituzionalera begira izango dira. Izan ere, irailaren 12an, Europaren erreskate funtsa legezkoa den ebatziko du.
EBZk bonuak erosteko programa zehaztuko du
Bestalde, Europako Banku Zentralak (EBZ) herrialdeen zorra erosteko programa berriaren baldintzak zehaztuko ditu gaur, arrisku-sariak lasaitzeko.
Erakundearen Gobernu Kontseiluak euroguneko diru politikari buruz ere hitz egingo du bileran. Halere, adituek ez dela aldetarik izango uste dute.
EBZk % 0,75era jaitsi zuen interes tasa uztailean.
Nolanahi ere, dirua merkatzea ez da onuragarria izan herrialde guztientzat, dirua ez baita benetako ekonomiara iritsi, merkatuetako zalantzen eta espekulazio mugimenduen ondorioz.
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Espainiaren balizko erreskatea hizpide hartuko dute gaur Moncloa jauregian.Gobernutik oraindik ez dute baztertu erreskate funtsera jotzea, baina lehenik eta behin baldintzak ezagutu nahi dituztela nabarmendu dute. Rajok azaldu duenez, espainiarren “interes orokorra” kontuan hartuta erabakiko du zer egin. Merkelen Gobernuaren aburuz, baina, zorra erostea ez da euroguneko krisirako irtenbide egokia.Bien bitartean, Merkel eta Europa osoa Alemaniako Auzitegi Konstituzionalera begira izango dira. Izan ere, irailaren 12an, Europaren erreskate funtsa legezkoa den ebatziko du.EBZk bonuak erosteko programa zehaztuko duBestalde, Europako Banku Zentralak (EBZ) herrialdeen zorra erosteko programa berriaren baldintzak zehaztuko ditu gaur, arrisku-sariak lasaitzeko. Erakundearen Gobernu Kontseiluak euroguneko diru politikari buruz ere hitz egingo du bileran. Halere, adituek ez dela aldetarik izango uste dute. EBZk % 0,75era jaitsi zuen interes tasa uztailean. Nolanahi ere, dirua merkatzea ez da onuragarria izan herrialde guztientzat, dirua ez baita benetako ekonomiara iritsi, merkatuetako zalantzen eta espekulazio mugimenduen ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.