Finantzaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanariak 756 milioi euroko erreskatea eskatu du

Erkidegoen Likideziarako Funtsara joko du, zorra ordaindu eta defizitari aurre egin ahal izateko. Erreskatea eskatzen duen bosgarren erkidegoa da.
Paulino Rivero, Kanarietako presidentea. EFE

{13494656064350}-->Kanarietako Gobernuak ere erreskatea eskatu du. Erkidegoen Likideziarako Funtsara joko du, 756,8 milioi euro lortzeko. Zorra ordaindu eta defizit-muga bete ahal izatea da helburua, Javier Gonzalez Ortiz Ekonomia kontseilariak argitu duenez.

Zehazki, 326 milioi behar ditu zorra ordaintzeko, eta beste 430 milioi defizit-muga bete ahal izateko.

Kontseilariak azpimarratu duenez, Erkidegoen Likideziarako Funtsan merkatuan baino baldintzak hobeak lor ditzaketelako jo dute bertara. ''Erkidegoaren bideragarritasun ekonomikoa ez dago zalantzan'', esan du kontseilariak. Gonzalez Ortizek argitu duenez, biztanleko zor txikiena duen erkidegoa da Kanariar Uharteak.

Bosgarrena

Gobernuari erreskatea eskatu dion bogaren erkidegoa da Kanarietako Uhartea. Aurretik Kataluniak (5.000 milioi), Valentziak (3.500 milioi), Murtziak (641 milioi) eta Gaztela Mantxak (848 milio) eskatu izan dute.

Andaluziak ere 'seguraski' 4.906 milioi euroko erreskatea eskatuko du iragarri zuen joan den hilean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X