Ordainketa eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreskatearen lehen 1.000 milioiak jasoko ditu asteartean Kataluniak

Irailari dagozkion ohiko zenbait gastu ordaintzeke ditu Generalitateak.
Artur Mas, Generalitateko presidentea. EFE

Erkidegoen Likideziarako Funtsatik 1.000 milioi euro jasoko ditu Kataluniak asteartean, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez. Kataluniak eskatu duen 5.000 milioi euroko erreskatean lehen 1.000 milioiak dira.

Ostiral honetan sinatu dute mailegu operazioa ICO Mailegu Institutu Ofizialak eta Kataluniak. Hitzarmen horrek asteartea jo du ordainketarako epe-muga.

Gobernuko iturriek azaldu dutenez, egutegi horrekin Katalunia gai izango da hilabete bukaeran egin behar duen zorraren ordainketari aurre egiteko.

Edonola ere, irailari dagozkion ohiko zenbait gastu ordaintzeke ditu oraindik Generalitateak, bertako iturriek azaldu dutenez, aste honetarako aurreikusita zauden 560 milioi euroak ez baitituzte jaso.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X