Espainiak erreskaterik behar ez duela esan du Alemaniak
Espainiak ez du finantza laguntzarako programa baten beharrik, eta krisi egoera gainditzeko egin beharrekoa egiten dabil, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren ustez.
''Espainiako Gobernuak esaten duena entzuten dut nik, eta egoera hori dela berretsi dezaket: Gobernuak dio ez duela finantza laguntzaren beharrik'', azaldu du Alemaniako ministroak, Eurotaldea Luxenburgon egiten ari bilera hasi aurretik.
"Etxebizitzen burbuilaren ondorioz, bankuekin arazoa du Espainiak, eta, horregatik, bankuak berriz kapitalizatzeko laguntza jaso du'', azpimarratu du. Halaber, Eurogunean zabaldu den ''segurtasun falta'' dela-eta, finantza merkatuen espekulazioa kutsatu egin da, eta horrek eragina izan du Espainiaren egoeran, Alemaniako ministroaren hitzetan.
"Baina Espainiak ez du finantza laguntzarako programa baten beharrik. Hori da Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan duena, eta konfiantza izan behar dugu'', esan du Alemaniako Finantza ministroak.
Bankuei zuzendutako laguntza albo batera utzita, Espainia ''bere indarraz'' irten daiteke krisitik, eta, dagoeneko, ''bide onean dago'', Schäuble ministroaren ustez.
Espainiak ''bere lana'' egingo duela esan du De Guindosek
Defizit-muga bete ahal izateko, Espainiak ''bere lana'' egingo duela esan du Luis de Guindos Ekonomia ministroak, bilerara sartu aurretik. Halaber, ''printzipioz'' zorroztasun neurri gehiago beharko ez direla uste du ministroak.
Junckerrek ez du erreskatearen inguruan gomendiorik eman nahi
Jean-Claude Juncker Euroguneko presidentea ''pozik'' agertu da Espainiak orain arte fiskalitate mailan hartutako neurriekin. alaber, Espainiaren erreskatearen inguruan, maila horretako gomendioak ematea Euroguneari ez dagokiola esan du.
NDFko talde bat Espainiara joango da erreformak ikuskatzera
Christine Lagarde NDFko zuzendariak azaldu duenez, erakundeko talde bat datorren astean Espainiara joango da finantza sektoreko erreformak ikuskatzera.
Greziak urriaren 18ra arte du bere konpromisoa erakusteko
Euroguneko Finantza ministroak urriaren 18a (Europako goi-bilera) ezarri dute Greziak erreformekin duen konpromizoa erakutsi dezan nazioarteko kideen laguntza jasotzeko.
Euroguneak erreformekin jarraitzea eskatu dio Espainiari
Euroguneak Espainiako Gobernuari erreformekin jarraitzea eskatu dio, eta estrategia fiskala "hertsiki" betetzea ere adierazi dio, euroguneko gainerako kideek ezarritako defizit helburuak betetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.