Agintaldiko lehen urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekonomia arloko murrizketa nagusienak, Rajoy boterera iritsi zenetik

Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Rajoyren agintaldia hasi zenetik urtebete izateko. Hona hemen PPko Gobernuak egindako murrizketa nagusiak.
Mariano Rajoyk ia urtebete darama Moncloan. Argazkia: EFE

Mariano Rajoy Monclora iritsi zenetik ia urtebete igaro da eta, legealdi hasieraren lehen urteurrenaren atarian, balantzea egiteko unea heldu da. Izan ere, Rajoyk egindako murrizketak lehen urte honen protagonista bilakatu dira.

Gauzak horrela, Hezkuntza, osasun eta enplegu ataletan egin ditu Gobernuak murrizketarik handienak. Diru-bilketa eta zergei dagokienez, irailaren 1ean indarrean sartu zen BEZaren igoera aipa dezakegu. Hona hemen "demokraziako aurrekontu zorrotzenak" posible egin duten murrizketek:

-OSASUNA: % 6,8ko murrizketa. Bakoitzaren errentan oinarritutako koordainketa ezarri du sendagaietan erreforma honek.

-ENPLEGUA: % 21,2ko murrizketa enplegurako politiketan eta % 5,4ko murrizketa langabezian daudenentzako diru-laguntzetan. Langabe berriek gutxiago kobratuko dute seigarren hilabetetik aurrera.

-PENTSIOAK: Erretiroa hartzeko adinaren atzerapena (67 urte). Pentsioa kalkulatzeko tartearen luzapena (15 urtetik 25 urtera arte).

-EKONOMIA: BEZaren tipo nagusiaren igoera (% 18tik % 21era), tipo murriztuaren igoera (% 8tik % 10era).

-HEZKUNTZA: % 21,9ko murrizketa. Unibertsitate publikoetan, ikasleek lehenengo matrikularen % 15 eta 25a ordainduko beharko dute. Gainera, ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua % 20 handitu ahalko da. Halaber, Hezkuntza Ministerioak edukien % 75raino inposatu ahalko die Autonomia Erkidegoei.

-ALOR PUBLIKOA: Langile publikoek eta goi kargudunek ez dute aurtengo Gabonetako soldata jasoko. Gainera, ez zaie soldata igoko 2013 bitartean. Halaber, liberatu sindikalen kopurua murriztu dute. Udal erakundeak % 30 murriztu dute.

-FINANTZA ALORRA: Finantza-erakundeen aktibo toxikoak erosiko dituen 'banku txarra' sortu dute. Halaber, Bruselatik 100.000 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute Espainiako bankuek.

-KULTURA: % 30eko murrizketa. BEZaren igoerari esker, CD eta DVDen salmenta % 3 garestitu da, eta antzezlanetarako eta musika kontzertuetarako sarrerak, berriz, % 13.

-ETXEBIZITZA: % 31,7ko murrizketa. 2013tik aurrera etxebizitzaren erosketak ez du zergak arinduko.

-IKERKUNTZA, GARAPENA ETA BERRIKUNTZA: % 25,6ko murrizketa.

-ALDERDIEI ETA SINDIKATUEI ESKAINITAKO DIRU-LAGUNTZAK: % 20ko murrizketa.

-GARAPENERAKO LAGUNTZA: % 65ko murrizketa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X