Kontsumoko prezioen indizea % 0,9 igo da Euskadin, eta % 0,6 Nafarroan
Kontsumorako orezioen indizeak (KPI) % 0,9 egin du gora Euskadin urrian, eta Nafarroan, %0,6, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak astearte honetan kaleratutako datuen arabera.
Urte arteko indizeak ere gorako bidean jarraitzen du Euskadin (% 3,1) eta Nafarroan (%3,5).
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaiak du urte beteko indizerik altuena (% 3,3), Gipuzkoaren (% 3,1) eta Arabaren aurretik (% 2,8).
Espainiako datuak
Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) zortzi hamarren egin du gora Espainian azken hilabetean, eta urtebeteko indizeak, hamarren bat (% 3,5).
Urriko datua kontuan hartuta, lau hilabetez jarraian igo da kontsumorako prezioen urtebeteko indizea; izan ere, uztailean, abuztuan eta irailean, % 1,2 egin du gora, BEZa igotzearen eta medikamentuak eta erregaiak garestitzearen ondorioz.
Urtebeteko indizea % 3,5era igo da, eta 2011ko maiatzetik izan den altuena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako