Etxegabetzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lamarca: 'Hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez da nahikoa'

Gizartearen egungo larrialdi egoerak "ezohiko akordioak" eskatzen dituela esan du ETBko saio batean eskaini duen elkarrizketan.
Iñigo Lamarca arartekoa ETBn.

gabetzeak ekiditeko, hipoteken legea aldatzeko eskatu du Iñigo Lamarca arartekoak, eta epaitegietatik kanpoko prozedurak bultzatzeko. Gainera, hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez dela nahikoa esan du ETBko saio batean eskaini duen elkarrizketan.

Herritarrei "berme" gehiago emateko, legea aldatzea "premiazkoa" dela adierazi du, eta PPk eta PSOEk akordio bat lortu ezean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian "bidea" badagoela ziurtatu du.

Ildo honetan, Bartzelonako merkataritza arloko epaile batek Europako antolamendu juridikoan auzi bat mahaigaineratu duela azaldu du eta Luxenburgoko Auzitegiko epaile orokorrak Espainiako araudia "bezeroen interesentzat kaltegarria" dela esan duela ekarri du gogora.

Krisiari aurre egiteko, gizartearen egungo larrialdi egoerak "ezohiko akordioak" eskatzen dituela uste du.

Bestalde, Iñigo Cabacasen auziaren inguruan, "asko jota bi hilabeteren buruan" Poliziaren jokaeraren txosten bat argitaratuko duela adierazi du, eta Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak agindutako atestatuaren zain daudela gaineratu du

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X