PSOE-Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur ekingo diote berriz etxegabetzeen inguruko negoziazioari

Bigarren jardunaldia ere akordiorik gabe bukatu da, baina aurrerapausoak eman dituzte ostegunean onartuko dituzten neurrien inguruan. Adinekoei, ezinduei eta familia ugariei egongo dira zuzenduta.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hipoteka Legearen erreformak PP eta PSOE banatu ditu

Bigarrenez, akordiorik gabe bukatu da etxegabetzeen arazoari konponbidea aurkitzeko Gobernuaren eta PSOEren arteko bilera. Hala ere, ''aurrerapausoak'' eman dituzte ostegunean onartuko dituzten premiazko neurrien inguruan. Zehazki, premiazko neurriak bilduko dituen Errege Dekretu bat onartuko du Gobernuak ostegunean, eta, adinekoei, ezinduei eta familia ugariei egongo dira zuzenduta.

Bost orduz egon dira asteazken honetan bilduta, eta, Gobernuko iturrien arabera, atzo abiatutako ''oinarrizko akordioan'' aurrera egin dute. Hala ere, zenbait neurriren inguruko zehaztasunak eztabaidatu behar dituzte bihar. Hala, aste honetako hirugarren bilera egingo dute, greba orokorrarekin bat eginez.

Premiazko neurriak

Gobernuak osteguneko Ministroen Kontseiluan onartuko ditu martxan jarri beharreko premiazko neurriak, Soraya Saez de Santamaria Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez. PSOErekin akordioa lortu bitartean, Gobernua hasi da ostegunean onartuko dituen neurrien errege dekretua prestatzen. Bertan, etxegabetzeen kontrako neurriek zein kolektiboe do herritarri eragingo dion zehatuko dute.

Lehen informazioen arabera, kaleratzeak bi urtez atzeratu ahal izango dituzte zenbait bereziki ahulak diren zenbait kolektibok. Gobernuak geroago baieztatu duenez, adinekoei, ezinduei eta familia ugariei egongo dira zuzenduta.

Halaber, diru-sarrera kopuru zehatz batera iristen ez diren pertsonen kasuanbankuek hipoteka berriz negoziatu beharra izatea ari dira aztertzen.

Hipoteken Legea aldatzea, akordioa lortzeko oztopo nagusia

Hipoteken inguruko legedian aldaketak egitea da etxegabetzeen inguruan PSOEk eta Gobernuak ireki dituzten negoziazioetan akordioa lortzeko oztopo nagusia. Gobernuak PSOErekin dagoneko adostutakoa neurri zehatzetan bildu nahi du ahalik eta arinen, baina PSOEk akordio zabalago bat nahi du, Hipoteken Legearen erreforma tartean. Izan ere, sozialistek legean aldaketak egitea proposatu dute, baina Gobernuak jardunbide egokien kodean oinarrituta onartu nahi ditu neurriak.

Hala, kode hori derrigorrezko egin nahi du Gobernuak, eta bertan jasotzen den gutxiengo jardunbidea ere zabaldu egin nahi du. Zehazki, kaleratzeak bi urtez gelditzeko aukera ezarri nahi du, ''gehien behar duten familien kasuan''.

PSOErentzat neurriok ez dira nahikoa.

Mariano Rajoyren hitzetan, negoziazioa ''ondo'' doa.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X