Datozen 5 urteotan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan

Inbertsio horren zenbateko handi bat modelo berri baten garapena egin ahal izateko instalazioak egokitzera bideratuko dute. 2013ean 262.610 auto ekoizteko asmoa dute.
Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan
Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan

Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Landaben egoitzan, datozen bost urteotan, enpresak berak jakitera eman duenez.

Halaber, 2013ean 262.610 auto ekoizteko asmoa dutela iragarri du (2012an baino 25.000 gutxiago).

Datozen urteotan Nafarroan egiteko asmoa duten inbertsioaren zenbateko handi bat modelo berri baten garapena egin ahal izateko instalazioak egokitzera bideratuko dute. Zehazki, egungo Polo ezaguna ordezkatuko du modelo berriak.

Landabeneko egoitzan bigarren modelo bat ekoizteko aukeraz ere aritu da enpresa. ''Bi modelo aldi berean ekoizteak aukera emango luke bien zikoak egituratzeko, salmenta epeek elkarrekin bat egin ez dezaten'', azaldu dute.

Zuzendaritzak adierazi duenez, ''Volkswagen etxeak Nafarroako egoitzaren aldeko apustua egin du''.

Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Landaben egoitzan, datozen bost urteotan, enpresak berak jakitera eman duenez.Halaber, 2013ean 262.610 auto ekoizteko asmoa dutela iragarri du (2012an baino 25.000 gutxiago).Datozen urteotan Nafarroan egiteko asmoa duten inbertsioaren zenbateko handi bat modelo berri baten garapena egin ahal izateko instalazioak egokitzera bideratuko dute. Zehazki, egungo Polo ezaguna ordezkatuko du modelo berriak.Landabeneko egoitzan bigarren modelo bat ekoizteko aukeraz ere aritu da enpresa. ''Bi modelo aldi berean ekoizteak aukera emango luke bien zikoak egituratzeko, salmenta epeek elkarrekin bat egin ez dezaten'', azaldu dute.Zuzendaritzak adierazi duenez, ''Volkswagen etxeak Nafarroako egoitzaren aldeko apustua egin du''.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X