Eustateko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin ostatu hartu dutenen kopurua % 4,1 hazi da, azken urtean

Bestalde, orotara, bidaiariek gau gehiago igaro dituzte EAEko ostatuetan iazko azaroarekin alderatuta.
Turismoa Donostian
Turismoa Donostian

Euskadin ostatu hartu dutenen kopurua % 4,1 hazi da iazko azaroarekin alderatuta. Halaber, ostatu-gauen kopurua % 6 hazi da garai berean.

Aipaturiko datuak Eustat Estatistika Erakundeak egindako Establezimendu Turistikoen gaineko inkestan ikus daitezke.

Azaroan 1641.764 turista heldu ziren Euskadira, 2011ko azaroan baino 6.500 gehiago. Turisten igoera Gipuzkoan nabarmendu dute batez ere (% 8,1). Bizkaian % 2,9 igo da bisitarien kopurua, eta Araban bisitari galera izan dute (%0,2)

Bidaiarien jatorriari erreparatuta, % 9,1 igo da atzerritik datozenen kopurua, eta lurraldez lurralde, Araban % 22,4 igo dira, % 12,9 Gipuzkoan eta % 3,8 Bizkaian. Espainiatik datozenen kopurua ere hazi egin da, nahiz eta Araban espainiar jatorriko bezero gutxiago izan dituzten. Bestalde, Bizkaian eta Gipuzkoan bidaiari espainiarren kopurua hazi egin da, % 2,5 Bizkaian eta % 6,2 Gipuzkoan.

Urtebetean gaualdi kopurua hazi dela nabarmendu du Eustatek. Orotara, 303.038 gaualdi erregistratu ziren azaroan Euskadin, iazko azaroan baino 17.185 gehiago (% 6ko igoera). Hiru lurraldetan igo da gaualdien kopurua, % 7,4 Gipuzkoan, % 6,2 Bizkaian eta % 2,8 Araban.

Bestalde, hazi egin da baita ere bidaiarien batez besteko egonaldia iazko azaroko datuekin alderatuta. Araban batez besteko egonaldia 1,81 egunetik 1,86ra igo da, Bizkaian 1,76tik 1,82ra. Gipuzkoan bestalde, 1,86tik 1,85era igaro da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X