U-27 greba orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Absolbitu egin dituzte Gernikako 18 piketekideak

Langile baten lanerako eskubidea urratzea eta ibilgailu bati kalteak egitea leporatzen zieten. Fiskalak hamar eguneko epea du helegitea aurkezteko.
Epaiketaren kontrako kontzentrazioa, Bilbon. Argazkia: Efe

Absolbitu egin dituzte Gernikan 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean ustez pikete informatibo batean aritu eta langile bati lanerako eskubidea urratzeagatik auzipetutako 18 lagunak.

Supermerkatu bateko banatzaileari lan egitea eragoztea eta haren autoari kalteak egitea leporatzen zieten, baina Bilboko Auzitegiaren ebazpenak dio ezin dela frogatutzat eman supermerkatuak jarri zien salaketa.

Akusatu bakoitzarentzat 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu zuen fiskalak.

Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen, akusaziorik ez zegoelako eta ez zelako salaketa frogatutzat eman. Hamar eguneko epea du orain fiskalak helegitea jartzeko.

LAB sindikatua pozik agertu da Bilbo Auzitegiak emandako epaiarekin, bere ustez absoluzioa zelako prozesu honetatik espero zitekeen emaitza bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X