EAJk Bizkaian nahi duen gauza bera Araban nahi izatea espero du PPk
Arabako, Bizkaiko eta Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko EAJk eta PPk dituzten negoziazioetan, jeltzaleek Bizkaian nahi duen gauza bera Araban nahi izatea espero du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak.
Oionen egin duten Diputatuen Batzordearen ostean egin ditu adierazpen hauek De Andresek. EAJk eta PPk 2013ko aurrekontuak onartzeko lehengo astetik dituzten bilerez mintzatu da.
Bizkaiko Aldundian, EAJk PPren abstentzioa behar du gutxienez aurrekontuak onartzeko. Gasteizko Udalean, ordea, Javier Maroto popularrak jeltzaleen babesa behar du proiektua aurrera atera ahal izateko, gutxiengoan gobernatzen baitu.
Arabako Aldundiaren egoera zailagoa da. Bertan, lehengo astean EAJren zuzenketa guztiak sartzeko prest azaldu zen De Andres, baina EAJk aukera baztertu egin zuen eta 2012ko kontuen luzapena proposatu zuen.
Hala ere, jeltzaleen ezezkoa beste akordio batzuk onartzeko "oztoporik" ez dela onartu du Arabako Ahaldun Nagusiak.
Ildo honetan, "jarrera argitzeko" eskatu dio EAJri eta Iñigo Urkulluk krisiari aurre egiteko euskal erakundeetan aurrekontuen inguruko egonkortasunaren alde agin duela ekarri du gogora.
"Agian, gaur bertan EAJk Arabarentzat Bizkaiarentzat nahi duen gauza bera nahi duen ala ez" jakingo dela gaineratu du.
EAJko eta PPko zinegotziak atzo sei orduz bilduta egon ziren eta jarrerak hurbildu zituzten; hori dela eta, gaur bertan itxi daiteke Gasteizko Udalerako akordioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Medikuek bigarren greba astea hasiko dute bihar, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.
ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"
Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.
Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.
Martxoaren 17ko greba orokorra "arrakastatsua" izatea aurreikusten dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek adierazi dutenez, grebaren aldeko atxikimendua "oso zabala" izaten ari da eta dagoeneko 1.750 enpresatako lan batzordeek eta ehunka gizarte eragilek egin dute bat 24 orduko lanuztearekin.
Akordiorik gabe amaitu dute Tubos Reunidoseko lan-erregulazioko espedientearen negoziazioa
Kontsulten epea akordiorik gabe amaitu ostean, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak esan du iragarritako 301 kaleratzeak gauzatuko dituela Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, enplegu-erregulazioaren gaineko azken bilera egiten ari zirenean
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna Jauregiaren atarian, enpresa batzordeko ordezkariak eta zuzendaritza lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko kontsulta-epearen azken bilera egiten ari ziren bitartean.