Batzar Orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabak aurrekontuak luzatu beharko ditu, EAJk abstentzioa iragarrita

2013ko aurrekontuei kontrako botoa emango dietela aurreratu dute PSEk, Bilduk eta EBk. EAJk abstentzioa iragarrita, 2012ko aurrekontua luzatzea izango da Javier de Andresen (PP) aukera bakarra.
18:00 - 20:00
Arabako 2013rako aurrekontuak ez dira aurrera aterako

Arabako Foru Aldundiko 2013ko aurrekontuei kontrako botoa emango dietela aurreratu dute PSEk, Bilduk eta EBk. EAJk abstentzioa iragarri du, eta, hala, 2012ko aurrekontuak luzatzea izango da Javier de Andresen (PP) aukera bakarra.

Arabako Batzar Orokorrek oposizioko alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketak bozkatuko dituzte asteazken honetan, eta ez dute PPk aurkeztutako 2013ko aurrekontu proiektua onartuko.

PPk 16 ordezkari ditu Batzar Orokorretan; EAJk, 13; PSEk, 9; Bilduk, 11; eta EBk, 2. Jeltzaleek abstentzioa iragarri dutenez, eta PSEk, Bilduk eta EBk kontrako botoa emango dutela aurreratu dutenez, PPk ezingo ditu datorren aurrekontuak aurrera atera, eta Javier de Andresen Gobernura itzuliko dira berriz ere datorren urteko kontuak.

''Akordioa ez da nahikoa''

PPrekin ''erlojuaren kontrako'' hainbat negoziazio egin ondaren akordioa lortu dutela onartuko EAJk, baina akordio hori ''ez da nahikoa'' aurrekontuei babesa emateko. Edonola ere, bozketan oposizioko beste taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak babestuko ez dituztela aurreratu dute jeltzaleek.

''Sabin etxean hartutako erabaki politikoa''

Javier De Andres ahaldun nagusiak azaldu duenez, jeltzaleek aurrekontuak onartzea jasotzen zuen PPk eta EAJk lortutako akordioak. Beraz, EAJk azkenean abstentziora jotzeko asmoa ez da aurrekontuen inguruko ''desadostunen'' ondorioz hartutako erabakia, ''Sabin Etxean hartutako erabaki politiko bat baino''.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X