Pentsiodunen kopurua % 1,4 hazi da azken urtean EAEn
Otsailean 512.939 pentsiodun zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), iazko hilabete berean baino % 1,4 gehiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak emandako datuen arabera.
EAEn batez besteko pentsioa 1.050,07 eurokoa da, duela urtebete baino % 3,2 handiagoa.
Prestazio horien erdiak baino gehiago (319.151) erretiro-pentsioak dira; 133.509, alargun-pentsioak dira; 43.710, ezintasun-pentsioak; 14.049, zurztasun-pentsioak; eta 2.520, senideen aldekoak.
Espainian, kotizaziopeko pentsioak 9.000.284 dira jada, iaz baino % 1,5 gehiago. Erdiak baino gehiago (5.401.315) erretiro-pentsioak dira; 2.327.602, alarguntasun-pentsioak; 936.816, ezintasun-pentsioak; 296.955, zurztasun pentsioak; eta 37.596, senideen aldekoak.
Batez besteko pentsioa 972,15 eurokoa da Espainian, iazko otsailean baino % 3,5 handiagoa.